Zer maskara-mota duzu nahiago? Birusaren aurkako borrokan aurrera egin ahala, babes-aukerak areagotuz doaz: FFP2 maskarei eta maskara higienikoei maskara higieniko berrerabilgarriak gehitu dizkiegu. Azken horiek zenbait aldiz garbitu daitezke, eta, hala, bizitza baliagarria luzatzen zaie. Adi erabilera-jarraibideei eta -gomendioei. Dagoeneko gure dendetan topatuko dituzu!
Maskara higieniko berrerabilgarri hauen ezaugarriak
- 5 aleko paketea
- Neurriak: 18 cm x 9,5 cm
- Neurri bakarra
- 3 geruza
- Iragazte-ahalmena:
- Erabili gabe:
- Bakterio-iragazketa: % 99,91
- Arnasgarritasuna (Pa/cm2): 49,5
- Erabili gabe:
- 15 aldiz garbitu ondoren:
- Bakterio-iragazketa: % 98,10
- Arnasgarritasuna (Pa/cm2): 49,8
- Kolorea: beltza
- Iraupena: 4 ordu
- Berrerabilgarriak
- Gehienez 15 garbialdi
Garbitzeko jarraibideak
- Sartu 1:50 lixiba-diluzioan ur epelarekin (20 ml lixiba litro ur bakoitzeko) 30 minutuz.
- Ondoren, garbitu urez eta xaboiz.
- Ondo urberritu, lixiba-hondarrak kentzeko.
- Lehortzen utzi garbitu ondorengo 2 orduetan (gehienez ere 15 garbiketa-ziklo).
- Ez erabili lixiba ez den beste produkturik.
- Ez lehortu edo higienizatu mikrouhin-labe batean.
- Begiz ikuskatu garbiketa-ziklo bakoitzaren ondoren.
- Maskara zikinak ez du ukitu behar arropa garbia.
- Maskarak garbitzeaz arduratzen denak bere burua babestu behar du maskara zikinak maneiatzeko.
Gomendioak
- Gehienez ere 4 orduz erabiltzea gomendatzen da.
- Erabiltzean hondatu edo busti egiten bada, beste maskara batekin ordeztea komeni da.
- Maskara garbitu egin behar da zikintzen den bakoitzean edo aurpegian behar bezala jarri ezin den bakoitzean.
- Erabili bitartean edo ondoren, ez da jarri behar ez kopetan, ez kokotsean.
- Aldi baterako gorde behar bada, ez du gainazalik ukitu behar.
- Maskara berriz kutsatu daitekeen inguruneak saihestu behar dira.
- Erabiltzean, kentzeko, horretarako adierazitako jarraibideei jarraituz kendu behar da.
Maskara kentzeko jarraibideak
Maskara kentzean kutsadura saihesteko, urrats hauek egin behar dira:
- Kendu babes-eskularruak.
- Garbitu eskuak urarekin eta xaboiarekin edo igurtzi soluzio hidroalkoholiko batekin.
- Kendu maskara aurrealdea ukitu gabe eta gomei eutsiz.
Beste gomendio batzuk
Eskuen higienerako produktu erabilgarri bila bazabiltza, hemen dituzu eskuak garbitzeko gureSprai higienizatzailea eta toallatxo hidroalkoholikoak.