Zaindu azazkalak eta kutikulak edizio mugatuko SOS Nails bilduma berriarekin.

Azazkal zainduak SOS Nails bildumarekin

2021ko urtarrilaren 22a

Azazkalak hondatuak dituzu? Hidratatu eta elikatu beharra dute? SOS Nails bildumak azazkalak eta kutikulak leun eta babestuta mantentzen lagunduko dizu.

Edizio mugatuko bilduma hau bi produktu independentek osatzen dute. Ez dago ordena sekuentzialean erabili beharrik, zure beharren arabera baizik.

  • Hydragel Nails & Cuticles
  • B.B NAILS

Hydragel Nails & Cuticles, azazkaletarako eta kutikuletarako gel hidratatzailea

Hydragel Nails & Cuticles, gel hidratante para uñas y cutículas.

Gel hidratatzaile hau bizkor xurgatzen eta lehortzen da, eta horrek egokia egiten du azazkal eta kutikula hondatu, hauskor edo lehorretarako. Aproposa da gel hidroalkoholikoetatik eta gorputzaren alde hori lehortzen duen hotz-garaitik babesteko.

Konposizioa. Aktibo nagusiak

  • C bitaminaren konplexu bat, propietate antioxidatzaileduna, azazkalak elikatzeko eta hazten laguntzeko.
  • Azido hialuronikoa, azazkalak hidratatuak mantentzeko.

Onurak

Azazkalak eta kutikulak hidratatzen, indartzen eta leuntzen ditu, eta gerezi-usain atsegin bat ematen die.

Nola erabili

  • Egunero eta eguneko edozein unetan erabil daiteke, gel urtsua izanik berehala lehortzen baita (olioak ez bezala).
  • Zabaldu pintzelaren laguntzaz azazkaletan eta kutikuletan, eta eman masajea erabat xurgatu arte.

B.B Nails, azazkalak babesteko esmaltea

B.B Nails, esmalte protector de uñas.

Azazkal-esmalte honek azazkalak babesten eta hidratatzen ditu, eta oso itxura naturala ematen die.

Konposizioa

  • Aloe vera
  • Glizerina hezegarri gisa

Onurak

Azazkalak babesten eta hidratatzen ditu.

Nola erabili

  • Eman geruza bat edo bi astean bitan.
  • Azazkalen oinarri gisa aplikatu behar da, eskuak garbi eta lehor dituzula (ez erabili produktu-hondarrak eta itsaspena zailtzen duen produktu koipetsurik).

Beste gomendio batzuk

Zaindu eskuak gure Esku-krema oliba-oliodunarekin; egunero erabiltzekoa da.