Ikasi zure azazkalak zaintzen, Azazkalak Tratatzeko gure Kit berriak dituen produktuekin.

Azazkal perfektuak eta ondo zainduak, Azazkalak Tratatzeko Kit berriarekin

2021ko urriaren 11a

Azazkalak Tratatzeko gure Kitaren Edizio Mugatuko produktuak erabiliz, bost urrats errazetan lortuko dituzu azazkal perfektuak eta ondo zainduak.

Zer produktu ditu Azazkalak Tratatzeko Kitak?

Azazkalak Tratatzeko gure Kitak produktu hauek ditu, zure azazkalak alde guztietatik zaintzeko bereziki sortuak:

Azazkal eta Kutikuletarako Gel Indargarria 999 zk.

Kutikulak hidratatzeko eta azazkalaren azala ez deshidratatzeko aproposa.

Azazkaletarako Kaltzio-oinarria 889 zk.

Azazkalaren azala babestu, berritu eta gogortzeko aproposa. Azazkal hauskor eta hondatuetarako ideala.

Beira-zuntzezko Lima

Testura bikoitza du: ale fina eta ale lodia.

Tako Leuntzailea

Azazkalek distira natural bizia izan dezaten.

Laranjondo-ziria

Bi punta ditu, zeiharra eta esfoliatzailea.

Azazkal perfektuak 5 urratsetan

Azazkalak ongi zainduta edukitzeko eta gure Kitarekin manikura egiteko prest izateko urratsak azalduko ditugu.

1. Beira-zuntzezko Lima

Imagen Texto 1 Kit Tratamiento de uñas

Limatu azazkalak beti noranzko berean, nahi duzun forma emanez. Erabili ale lodiko aldea azazkala laburtu eta forma emateko. Gero, erabili ale finekoa, azazkala profilatzeko.

2. Tako leuntzailea

Imagen Texto 2 Kit Tratamiento de uñas

4 fase hauei zenbakiz zenbaki jarraitu:

1. Limatu azazkalaren azala.

2. Berdindu eta definitu.

3. Leundu.

4. Eman distira.

(Eman 5 pasaldi faseko)

3. Laranjondo-ziriak

Imagen Texto 3 Kit Tratamiento de uñas

  1. Punta zeiharra erabiliz, bultzatu atzerantz kutikulak.
  2. Punta esfoliatzailea erabiliz, kendu leunki garbitu nahi duzun azala edo esmaltea.

4. Gel indargarria

Imagen Texto 4 Kit Tratamiento de uñas

Pintzela erabiliz, eman gela azazkaletan eta kutikuletan. Eman masaje bat, produktua guztiz xurgatu arte. Egunero erabil dezakezu. Garbitu eskuak eta oso ondo lehortu, Kaltzio-oinarria emateko.

5. Kaltzio-oinarria

Imagen Texto 5 Kit Tratamiento de uñas

Esmalte-oinarri gisa aplikatu, manikura egin aurretik; astean bitan gehienez.

Nolako emaitza lortuko duzu?

Azazkalak Tratatzeko gure Kitarekin, azazkal perfektuak eta ondo elikatuak lortuko dituzu. Tratamenduaren ondoren, kolorea eman diezaiekezu.

Esmalte-kentzekoa behar duzu?

Imagen Texto 6 Kit Tratamiento de uñas

Hainbat esmalte-kentzeko ditugu eskura, zure beharretara hobekien egokitzen dena aukeratu dezazun. Esmalte-kentzeko egokiena aukeratzeko, kontuan hartu beharko duzu zer esmalte-mota eta zenbat denboran erabili duzun, zer material duzun eskura, zer azal-mota daukazun, etab.

  • Azetona Purua Esmalte-kentzekoa
    Esmalte iraunkorretarako da egokia. Azetona besterik ez du. Agente hidratatzailerik ez duenez, gomendatzen dugu esmaltea kendu ondoren ingurua ondo garbitzea eta hidratatzea, azala lehortu ez dadin.
  • Esmalte-kentzeko Azetonaduna
    Ohiko esmalteak kentzen ditu, eta agente hidratatzaileak ditu azala lehortu ez dadin.
  • Esmalte-kentzekoa, Azetonarik gabea
    Esmalterik ohikoenak kentzen ditu. Azetonarik ez duenez eta agente hidratatzaileak badituenez, esmalte-kentzeko hau egoki-egokia da esku eta azazkal sentikorretarako. Glizerina du agente hidratatzaile gisa, bai eta beste olio/emoliente batzuk ere, nutrizio-sentsazioa ematen dutenak eta kutikularen lehortasuna murrizten dutenak.

Nola erabili

Imagen Texto 7 Kit Tratamiento de uñas

  • Esmalte-kentzeko Azetonaduna eta Azetonarik gabea
    Jarri kotoizko disko bat dosifikagailuaren gainean, eta sakatu leunki esmalte-kentzekoz busti arte. Eman leunki azazkalen gainean. Garbitu urez produktuaren hondarrak.
  • Azetona Purua Esmalte-kentzekoa
    Jarri kotoizko disko bat dosifikagailuaren gainean, eta sakatu leunki esmalte-kentzekoz busti arte. Ipini azazkalaren gainean eta bildu hatzaren punta aluminio-paperez. Errepikatu gauza bera azazkal bakoitzarekin. Utzi 10 minutuz lan egiten, eta kendu laranjondo-ziriaz edo espatula batez arraspatuz. Esmaltea kendu ondoren, garbitu ingurua eta hidratatu, azala lehortu ez dadin.

Beste gomendio batzuk

Ezagutu manikuraren joera berriak gure Udazkeneko La Perfumería aldizkarian.