Ezagutu Deliplus Azal Perfektua Lerroarekin landua izan den itxura naturaleko azalaren edertasuna. Zure bisaiako inperfekzioak konpontzeko lau tonudun Zuzentzaile Paleta, estaldura akatsgabeko Makillaje Matea, eta zure azala edertzen duten #NOFILTERS Hauts Trinkoak. Hiru urrats eta helburu bakarra: akabera naturaleko larruazala. Zure begitartea hobetu, iragazkiak ahaztu, eta kameraren aurrean irri egizu.
Zuzentzaile paleta
Krema gisako testurako 4 tonudun paleta:
- Berdea: gorritasunak eta pikortxoak estaltzen ditu.
- Arrosa: betzulo ilunak eta orbanak estaltzen ditu.
- Horia: azal argietako inperfekzioak estali eta betzulo moreak disimulatzen ditu.
- Beixa: azal ertainetako inperfekzioak estali eta betzuloak disimulatzen ditu.
Edizio mugatukoa da. Ez ezazu zurea galdu!
Makillaje Matea
Estaldura ezin hobea eman eta inperfekzioak minimizatzen dituen makillajea, oso emaitza naturala lortuz.
3 tonutan eskuragarri:
- 01zk. Beix argia
- 02zk. Beix ertaina
- 03zk. Beix iluna
#NOFILTERS Hauts Trinkoak
Azalaren tonua berdindu eta inperfekzioak iragazten dituzte.
2 tonutan eskuragarri:
- 01zk. Azal argia-ertaina
- 02zk. Azal ertaina-iluna
Edizio mugatukoak dira. Zeurea lortu eta argazkietan iragazkiak erabiltzeari utzi!
Deliplus Azal Perfektua Lerroko produktuak guztiak batera zein banaka eros daitezke. Azal zaindu eta itxura naturalekoa da hiru produktuen arteko konbinazioaren emaitza.
Zalantzarik baduzu, zure azalari hobekien egokitzen zaizkion tonuak zeintzuk diren galde diezaiokezu Mercadonaren Lurrindegiko edertze-aholkulariari.
Azal Perfektua lerroari etekinik handiena ateratzeko ideiak.
Behar bezalako hidratazioa ematea da azal polit baten funtsa. Eta larruazal zaindua izaten lagunduko dizuten produktu hidratatzaileen eta tratamenduen aukera zabala duzu Mercadonaren Lurrindegian. Ezagutu zure edertze-errituala!
Beste Zenbait Iradokizun
Ez ahaztu Simply Flowers lurrin berriak eta beraien bost lore-kutsuko proposamenak probatzea.