COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Aurtengo Gabonetarako Deliplus Makillajea

2016ko azaroaren 23a

Berriz ere Mercadonan Maquilla-T Deliplus Paletak, bai urte osoan zehar zure makillajeari kolorea emateko, bai datozen Gabonetan oparitzeko. Makillajerik erakargarri, erabilgarri eta praktikoena. Aurten Maquilla-T ildoko bi paleta berri ditugu:

  • Miradas luminosas
  • 4 estaciones (Urte osoan zehar begitarte ezin hobea izateko paleta)

Gainera, Eguzki-Hautsek eta Betileentzako Maxi-Volumen Maskarak osatutako kosmetika Sortarekin biribildu dezakezu zure look-a.


Maquilla-T “Miradas luminosas” Paletaren ezaugarriak:

  • Begientzako paleta, akabera argitsuko 18 begitako itzal tonu dituena. Maquilla-T “Miradas Luminosas” Paletako itzalek hauts konpaktu leun belusatuko testura dute.
  • Bere tonuek kolore sorta zabala hartzen dute barne, gris eta lurretatik, kaki, urdin eta malba tonalitateetara, hamaika konbinazio egin ditzazun.
  • Paletaren atzeko partean 5 look proposatzen dira, horrek dituen kolore guzti-guztiei ahalik eta etekin handiena ateratzeko.
  • Aurrean dagoen leihoak kolore guztiak ikustea errazten du.
  • Esponja aplikagailudun bi pintzel bikoitz badakartza ere barruan.
  • Bere itzal guztiak lehorrean erabiltzeko dira.
  • Azterketa oftalmologikoa pasatu dute.

Maquilla-T “4 estaciones” Paletaren ezaugarriak

  • 2 tonu aurpegirako hauts.
  • 3 tonu gorri.
  • 22 lehorrean erabiltzeko begietako itzal (horietako 4 tamaina handiagokoak, oinarrizko tonalitateak izateagatik).
  • 2 pintzel, bata bikoitza, itzalak egiteko esponjazko aplikagailuduna, eta bestea ilezkoa, gorria emateko.
  • Ispilu zabala.
  • 2 zorro babesle garden, bata itzalentzat eta bestea estalkiaren gainazala babestu eta egoera ezin hobean mantentzeko (azal urretsua).
  • Tonu guztiak azterketa dermatologikoa pasatu dute. Itzalen kasuan, gainera, baita azterketa oftalmologikoa ere.

Makillaje Sorta: Eguzki-Hautsak + Betileentzako Maxi-Volumen Maskara


Azaleko kolore urretsuagoa eta zure begiradari indarra ematen dioten betile liluragarriak erakutsi nahi badituzu, hauxe da zure kosmetika sorta. Sortan zein bakarka saltzen dira bai belzteko hauts hauek, bai betileentzako maskara. Eguzkitako hautsek azterketa dermatologikoa pasatu dute, eta Maxi-Volumen betileentzako Maskarak dermatologikoa ez ezik oftalmologikoa ere.
Produktu guztiak edizio mugatuan merkaturatzen dira, eta dendetan ale guztiak bukatu arte egongo dira salgai. Beraz, azkar ibili eta lortu zure makillaje gustukoena, bukatu baino lehen!


Beste zenbait iradokizun


Ezagutzen al duzu Deliplus-en Graffiti Sail berria? Begientzako makillaje sail hau aproposa da bilatzen duzun itxura emateko zure begiradari.
Maxi-Volumen betileentzako Maskaraz gain, Mercadonan zenbait Deliplus betileentzako Maskara ezberdin aurkituko dituzu, une bakoitzean hobekien egokitzen zaizun hori aukera dezazun.
Badakizu zure azala nola zaindu? Gure Mercadonaren kremen bidez zure azala zaintzeko aholkuak jarraitu, azal leun eta polita izan dezazun urte osoan zehar.