Ile lehortuarentzako berariaz egindako Deliplus Argán Oil Lerroak zure ilea elikatu eta biziberritu egiten du

Argán Oil Lerroa. Zure ile lehortua elikatu

2017ko irailaren 21a

Ile lehortuentzako berariaz egindako Deliplus Argán Oil Lerroak zure ilea elikatzen duen erritual paregabea eskaintzen dizu. Xanpua eta maskara konbinatzen ditu, edo bestela, xanpua eta urberritzerik gabeko maskara, ile leun, hidratatu eta dirdaitsua erakuts dezazun. Argan-olioa, keratina eta jojoba batu baitira zure ilea biziberritzeko, lurrin exotiko batez gozatzen duzun bitartean.

Ezagut itzazu Argán Oil Lerroko osagai nagusiak:

  • Argan-Olioa

Ilearentzako produktuentzako osagai aktiboen artean azken joera dugu hau, bere ezaugarri hidratatzaile, antioxidatzaile eta indarberritzaileengatik, hain zuzen. Distira, indarra eta hidratazioa ematen ditu.

  • Keratina

Zuntz kapilarrean era naturalean aurki dezakegun proteina honen ezaugarriak oso preziatuak dira, ile erabilgarriagoa, distiratsuagoa eta orrazteko errazagoa lortze aldera. Irekitako puntak zigilatzen ere laguntzen du.

  • Jojoba-Olioa

Emoliente sakon baten efektua du buru-azalean. Erroetaraino hidratatzen du, eta pH mailak orekatu.

Emaitza ikusgarriak lortzeko aholkuak:

  • Askatu ilea, hura garbitu baino lehen

Aurretiko keinu xume horrek korapiloak saihesten ditu ilea bustita dagoen bitartean, eta xanpuak edo maskarak ilean hobeto barneratzen lagundu, bilatzen den efektua lor dezaten.

  • Maskararen efektua indartzen du

Beroak maskararen aktiboak hobeto barnera daitezen ahalbidetzen du. Hori lortzeko, berotu ezazu Deliplus ilea lehortzeko Turbante erako Eskuoihala, eta burua horretan bildu, hozten den arte. Turbantea berotzeko, eskuoihala hezetu -gogoratu beti hori egiten- eta mikrouhin-labean sartu, 800w-eko potentzia gainditu barik eta, asko jota, minutu batez. Aplikatu aurretik, eskuoihala beroegi ez dagoela arretaz ziurtatu.

  • Urberritzerik gabeko maskara

Ile lehortuentzat gomendatzen da, eta biloa hidratatzen du urberritu beharrik gabe. Eman ezazu bustitako ilean, hura errazago askatu eta elikatzeko, edo ile lehorrean aplikatu, distira emateko eta laztu ez dadin.

Zure ile lehortua eralda ezazu orain Deliplus Argán Oil Lerroko erritual paregabearekin. Mercadonaren Lurrindegian eskura duzu jada!

Beste Zenbait Iradokizun

Eta ez ahaztu Mercadonaren Dutxa Azpiko Gorputzerako Hidratatzaile Berriarekin zure azala elikatzea. Aurretik lehortu beharrik gabe hidratatzen dizu.