Deliplusen Aquagel krema hidratatzaileak zure azala fresko eta hidratatuta mantenduko du 24 orduz.

Aquagela, freskotasuna eta hidratazioa 24 orduz zure azalean

2020ko abuztuaren 24a

Probatu al duzu Deliplusen Aquagel krema hidratatzailea? Urte-sasoi honetan modu egokian hidratatu eta freskatuko duen gorputz-tratamendu bat behar du zure azalak.

Azala babestu nahi baduzu eta udako efektuak prebenitu —hala nola azal lehorra eta latza, eguzkiaren, itsasoko gatzaren, igerilekuko kloroaren, aire girotuaren eta abarren eraginez—, probatu krema hau, eta gozatu haren eraginkortasunaz.

Aquagel krema hidratatzailearen ezaugarriak

Hauek dira produktu honen ezaugarri nagusiak:

  • Aquagel gorputzean emateko krema bat da, eta testura ultraarina eta oso leuna du.
  • Osagaiak:
    • Pomelo-estraktua
    • Te berdearen estraktua
    • Karite-gurina:
    • Glizerina
  • Egokia da azal-mota guztietarako, bai eta sentikorretarako ere.
  • Azkar xurgatzen da, eta ez du koipe-sentsaziorik uzten.
  • Azala leun eta usain goxoarekin geratzen da.
  • Zure azalentzat dituen onurak: freskotasuna eta hidratazioa 24 orduz.

Nola erabili

Eman produktua gorputzean masaje leun batez, erabat xurgatu arte. Egunero erabili dutxa edo bainua hartu ondoren.

Produktu hau 220 ml-ko poto-formatu erosoan saltzen da.

Beste gomendio batzuk

Ikusi zer abantaila dituen gure bi produktu hauen konbinazioak: Gorputzeko esfoliatzaile koko-partikuladuna eta Gorputzeko gurin koko-aromaduna.