Amaren Egunerako Sortak opari perfektua dira: lurrin zitrikoa, perfume erromantikoa, tratamenduko kremak edo eau de parfum dotorea dituzu aukeran.

Amaren Egunerako Edertze Sortak

2018ko maiatzaren 03a

Maiatzaren 6a Amaren Eguna da, eta hura harri dezazun 4 opari xarmagarri proposatzen dizkizugu Mercadonaren Lurrindegian. Egun seinalatu hori ospatzeko, bada, opari iezaiozu aukeran dituzun Amaren Egunerako Sortetako bat: lore-kutsuko lurrina, perfume erromantikoa, tratamendu kosmetikoak eta eau de parfum dotorea.

Hura maitemintzeko asmatutako Lau Sorta

Berarentzat propio pentsatu dira Amaren Egunerako Sortak. Produktu aukeraketa bana dakarte, oparirik osoena eman diezaiozun. Lurrinak eta aurpegirako kremak izateaz gain, eskuetarako kremak, bainurako gela eta maite-maiteko dituen beste zenbait osagarri ere barne hartzen dituzte sorta hauek.

Beauty Cocktail Sorta

Lote de belleza Beauty Cocktail Día de la Madre

Ama, zeu zara Onena! Beauty Cocktail Sortak Big Pink Love lore-perfumea du: nota zitriko eta berdedun lurrina, sandalo egur-kutsuko hondoan mandarina, albaka eta neroli aromak elkartzen dituena. Eta gainera, eskuetarako krema bat eta zorroa eta tiraderak usaineztatzeko lurrina barne hartzen ditu.

Urre Sorta

Lote Oro Día de la Madre

Izugarri maite duzulako. Urre Sorta Egunerako 24K Gold Progress Aurpegirako Krema Babesgarriaz eta Gauerako 24K Gold Progress Aurpegirako Krema Multiosagarriaz osatzen da. Bi-biek dituzte urre, txori-arrosa eta eskualano partikulak, bai eta adinaren kontrako aktibo esklusibo bat ere, oliba-oliotik eratorria bera. Egunerako kremaren formulak, bestalde, EBF10 iragazkiak txertatzen ditu, azalaren fotozahartzearen aurrean babesa emateko.

Rose Nude Sorta

Lote Rose Nude Día de la Madre

Ama erromantikoentzat perfektua da Rose Nude lore-lurrina. Perfume leun eta delikatua du, egunerokoan erabiltzeko erabat aproposa. Eta sorta erakargarri hau osatzeko, lurrinaren tonalitateekin bat datorren osagarri bat txertatzen da.

Elección Sorta

Lote Elección Día de la Madre

Elección Sorta balia ezazu amak zuretzat duen garrantzia adierazteko. Estilo handiko lurrina da, chypre usaimen-familia patxuli ukituekin bateratzen duena, eta bergamotaren eta jasminaren moduko lore-akordeekin. Elección eau de parfuma, mini eau de parfuma, gorputzerako lozioa, eta bainurako gela barne hartzen ditu Elección Sortak.

Hura harritzeko opari perfektua dira Amaren Egunerako Mercadonaren Sortak. Txera handiz sortu ditugu, gustu eta adin guztiak kontuan hartuz, zure bizitzako pertsona garrantzitsuenaren egun berezia ospa dezazun.

Beste Zenbait Iradokizun

Familiarteko ospakizunetan bazkalondoak izaten dira hoberena. Eta postrearen unea are bereziago bihur dezakezu Mercadonan aurkituko duzun Amaren Eguneko Tartarekin. Massini tarta da, estilo klasikokoa, eta gorringo txigortuzko, esnegainezko eta benetako txokolatedun gozotegiko trufazko geruzak ditu.