Hark eskertzeko moduko opariak dira Aitaren Egunerako prestatu ditugun sortak. Gure bi edertze-sorten artean aukera ezazu. Eta gainera, zorion-agurra dakarren tarta zoragarria ere opari dezakezu.

Aitaren Eguna oroitzapen berezi bihurtu

2018ko martxoaren 15a

Mercadonan arretaz zaintzen ditugu bereizgarri gisa jokatzen duten detaileak. Horregatik, Aitaren Egunean oparitzeko sorta bana prestatu dugu gure Comotú Viento eta Sesgo lurrinekin, eta osagarri bana erantsi.

Eta ospakizun hori zurekin partekatzen duena gozozalea bada, harritu ezazu Aitaren Egunerako prestatu dugun tarta bereziarekin. Egun gozo-gozoa bihurtuko duzu martxoaren 19a.

Aitaren Egunerako Comotú Viento sorta

Zalantzarik gabe, bete-betean asmatuko duzu Aitaren Egunerako opari gisa Comotú Viento Deliplus sorta aukeratuz gero. Izan ere, bere freskotasunak eta bere ukitu zitriko eta akuatikoak bereizten dute Mercadonaren Lurrindegiko perfume hau. Sortaren barruan, 100 ml-ko Comotú Viento lurrinarekin batera, seguruenik askotan erabiliko duen motxila eroso bat ere badago.

Lote Comotú Viento Mercadona

Aitaren Egunerako Sesgo Sorta

Sesgo Deliplus Sorta ere aukera polita izan daiteke Aitaren Eguneko opari gisa. Mercadonaren Lurrindegiko Sesgo lurrinak aroma zitrikoa ematen du, basoak gogorarazten dituen Fougere egurreko ñabardurekin. 100 ml-ko edukiontzian merkaturatzen da, nezeser batekin batera, edertze-produktu guztiak beti ordenan egon daitezen.

Lote Sesgo Mercadona

Mercadonaren Aitaren Egunerako Tarta

Eta Aitaren Egunean gozotasuna ere oparitu nahi baduzu, etor zaitez ospakizun honetarako propio sortu dugun tartaren bila. Gorringo txigortua, esnegaina, trufa eta bizkotxo urtsua, alboak txokolate deseginez eta hur zatikatuez estalirik daudela, “Felicidades Papá” irakur daitekeen hondo laranjaren gainean. Perfektua!

Tarta Día del Padre Mercadona

Beste Zenbait Iradokizun

Gogoratu Mercadonaren Lurrindegian gizonentzako beste Deliplus nezeser praktiko batzuk ere aurki ditzakezula, bai eta aurpegirako tratamenduak ere, hala nola gizonentzako esklusiboa den Vído lerroarenak.