Adinaren aurkako tratamendu baten bila zabiltza? Proba ezazu Adinaren aurkako gure Edertasun Globala programa
Edertasun-tratamendu hau oreka naturala berrezarri eta bizitasuna berreskuratzeko beharra duten azaletarako dago pentsatuta. Gomendatzen da azala zahartzearen lehen zantzuak agertzen direnean erabiltzen hastea.
Zer produktu ditu Adinaren aurkako gure Edertasun Globala programak?
Edertasun-tratamendua produktu hauek osatzen dute:
2 boosters
- Egunekoa: hidratatzailea eta antioxidatzailea
Hamamelis-estraktua, landare-konplexu hidratatzaile bat eta B12, A eta E bitaminak ditu. Azala eguzkitik eta oxidazio-estresetik babesten laguntzen du, hidratatu eta elikatu egiten du, eta zahartze-prozesua moteltzen du.
- Gauekoa: indartzailea eta suspertzailea
Azido hialuronikoa eta kolagenoa ditu, dermisaren dentsitatea areagotzen laguntzeko eta, hala, bolumena berreskuratu eta zimurrak betetzeko. Horrez gainera, malgutasuna, leuntasuna eta gozotasuna ematen dizkio azalari.
Adinaren aurkako krema (egunekoa eta gauekoa)
- Algak, sojaren proteina hidrolizatua eta glukanoak dauzka. Printzipio horiek sirtuinak —zelulen gaztetasunaz eta oxigenazioaz arduratzen dira— aktibatzen dituzte. DNAren narriadura murriztu, elastina eta kolagenoa degradatzea saihestu eta larruazala sendotzen dute. Gainera, larruazalaren defentsa-mekanismoak bizkortzen ditu.
Nola aplikatu
Goizean:
- Azala garbi dugula, eguneko boosteraren hamar tanta jarriko ditugu esku-ahurrean, eta aurpegian, lepoan eta bularraldean zabalduko dugu, ukitu leun batzuk eginez. Ondoren, adinaren aurkako krema (egunekoa eta gauekoa) emango dugu gune horietan, goranzko mugimenduekin masajea emanez, erabat xurgatu arte. Egunez ematen denean, ondoren krema fotobabesle bat erabiltzea gomendatzen da.
- Ez eman begien inguruan.
Gauean:
- Ohera joan aurretik, azala garbi dugula, eman gaueko boosteraren 10 tanta, epeldu esku-ahurrean, eta zabaldu modu homogeneoan masajeak emanez, aurpegian, lepoan eta bularraldean ukitu leunak eginez. Ondoren, adinaren aurkako krema emango dugu.
- Ez eman begien inguruan.
Beste gomendio batzuk
Zure azazkal eta ezpainen looka aldatu nahi duzu? Probatu gure Velvet Nudes bilduma.