Urtaroz aldatzearekin batera zure begien looka ere aldatu nahi duzu? Begirada guztiz berritua eta distiratsua udaberrirako, udarako, udazkenerako eta negurako! Ezagutu lau urtaroetarako gure paletaren sekretuak, eta jarraitu produktu-sorta honen argibideei.
Zer produktu behar dituzu look horiek edukitzeko?
Urtaro bakoitzean zure begien looka berritzeko, produktu hauek beharko dituzu:
My soul 4 urtaroetarako paleta
Paleta honek bi sekretu interesgarri ditu:
Lehenik eta behin, paletako produktuak konbinatuz, urteko lau urtaroetan oso itxura dotorea izatea lortuko duzu. Honela osatuta dago:
- 20 begi-itzal, akabera matearekin, satinatuarekin eta perlakarekin.
- Aurpegiko argitzaile unibertsala.
- Begi-arkatz duoa: testura krematsukoa, bi kolore arkatz berean, marroi leuna eta beltz bizia. Begirada kokatzen du, eta erraz delineatzen eta lausotzen laguntzen du.
Gainera, haren kutxa misteriotsua bitxiontzi edo makillaje-kaxa gisa ere erabiltzeko diseinatuta dago.
Pintzel-sorta
Ile sintetikoa eta egurrezko kirtena duten pintzelak, hobeto jasateko kolpeak eta erorketak.
- Itzala lausotzeko pintzela: itzala errazago aplikatzeko eta lausotzeko diseinatua.
- Makillaje-pintzela: oinarri likido edo trinkoak aplikatzeko.
- Hauts-pintzela: mota guztietako hauts kosmetikoak emateko.
- Pintzel alakatua: itzala delineatzeko eta bekainak lausotzeko.
- Pintzelen manta: lote honek mantatxo bat du pintzelak gordetzeko eta garraiatzeko.
Pintzel horiek xaboi neutroarekin garbitu behar dira, eta horizontalki jarri lehortzeko.
Produktu horiek —bai paletak, bai pintzelak— edizio mugatukoak dira; beraz, izakinak amaitu arte bakarrik eros ditzakezu gure dendetan.
Begirada liluragarri bat urtaro bakoitzerako
Zure begietarako lau look oso erakargarri proposatzen dizkizugu. Urtaro bakoitzerako bat. My soul 4 urtaroetarako paletako produktuak guk adierazi bezala konbinatuz lortuko dituzu:
Udaberria
Hauek dira zure begietan "udaberria loretan” looka harro erakusteko behar dituzun produktuak.
- Itzala, 18 zk.
- Itzala, 19 zk.
- Itzala, 20 zk.
- Begi-arkatz marroia
Pausoz pauso
- Erabili 18 zenbakiko itzala betazal mugikor osoari intentsitatea emateko, bai goiko aldean, bai beheko aldean.
- 19 zenbakiko itzalarekin, eman kolore-ukitu bat betazal mugikorraren kanpoko aldeari.
- Eman kolore-kontrastea 20 zenbakiko itzalarekin, betazal mugikorraren kanpoaldean.
- Perfilatu begi-arkatz marroiarekin.
Uda
"Amaierarik gabeko uda” looka izan dezazun, makillatu zure begiak itzal hauekin:
- Itzala, 05 zk.
- Itzala, 06 zk.
- Itzala, 02 zk.
- Begi-arkatz beltza
Pausoz pauso
- 05 zenbakiko itzalarekin, eman kolorea betazal mugikor osoan.
- Erabili 06 zenbakiko itzala begiaren beheko aldea delineatzeko.
- Erabili 02 itzala betazal finko osoan, bekainen arkuraino zabalduz.
- Perfilatu begi-arkatz beltzarekin.
Udazkena
Begietan "udazken erromantikoa” looka lortzeko produktu hauek behar dituzu:
- Itzala, 07 zk.
- Itzala, 09 zk.
- Itzala, 11 zk.
- Begi-arkatz beltza
Pausoz pauso
- Eman 07 zenbakiko itzala betazal mugikor osoan.
- Delineatu begiaren goiko eta beheko aldea 09 zenbakiko itzalarekin.
- Eman 11 zenbakiko itzala betazal mugikorraren goiko aldean.
- Perfilatu begi-arkatz beltzarekin.
Negua
"Negu esmeralda” looka lortzeko, hauek konbinatu behar dituzu:
- Itzala, 13 zk.
- Itzala, 14 zk.
- Itzala, 16 zk.
- Itzala, 12 zk.
- Begi-arkatz beltza
Pausoz pauso
- 13 zenbakiko itzalarekin, lausotu betazal mugikorra kanpoaldetik barrualdeko erdiraino.
- Gainean, eman kolore-ukitu bat 14 zenbakiko itzalarekin.
- Erabili 16 zenbakiko itzala kolorea areagotzeko betazal mugikorraren erditik kanpora.
- Eman distira lookari, 12 zenbakiko itzala emanda begi-txokoan.
- Perfilatu begi-arkatz beltzarekin.
- Erabili 13 zenbakiko itzala begiaren beheko aldea delineatzeko.