Eman begiratu bat Gabon hauetarako ditugun postre tradizionalei.

Gabonetako postreak, zuk aukeratu!

2023ko urriaren 26a

Hemen dira berriro Gabonak eta postre tradizionalak, mahai guztietako benetako izarrak. Altxor gozo horiek magia- eta gozotasun-kutsua dute, eta ezin hobeak dira lagunekin eta familiakoekin elkartzen garenean partekatzeko.

Aukera zabala eskaintzen dizugu, bazkari eta afarien une gorena benetan berezia izan dadin, beti zure eta zure gonbidatuen nahierakoa.

Gabonetako zer postre aurkitu ditzakegu Mercadonan?

3 txokolateko edalontzitxoak

Vasitos de 3 chocolates de Mercadona

Hiru txokolate-motatako geruzak (zuria, esneduna eta beltza); zapore gozo eta mingotsak erabateko orekan. 3 edalontzitxo indibidualetan dator. Begietarako eta ahosabairako gozagarria, txokolatearen zale amorratuak asebeteko dituena.

Esne-gozokizko edalontzitxoak

Esne-gozokizko 3 edalontzitxoko packa, aukera aproposa karamelu-ukituko zapore tradizional hau maite dutenentzat. Aukera bikaina jai hauetako une berezietan gutizia bat jateko.

Biscuit coulanta

Coulant biscuit de Mercadona

Galleta karamelizatuaren zaporeko pastel txikia. Gourmeten mailako gutizia, betegarri krematsu harrigarrikoa.

Kontsumitzeko modua: atera plastikozko poltsatik, kendu papera eta sartu mikrouhin-labean 20 segundoz potentzia maximoan. Izozkiarekin zerbitzatu daiteke.

Txokolatezko coulanta

Txokolatezko bizkotxo guria, txokolate likidoz betea.

Kontsumitzeko modua: atera plastikozko poltsatik, kendu papera eta sartu mikrouhin-labean 20 segundoz potentzia maximoan. Izozkiarekin zerbitzatu daiteke.

Arrautza-budina

Flan de huevo de Mercadona

Postre tradizional eta ezaguna, arrautzekin, esnearekin eta azukrearekin egina. Testura leun eta krematsua du, eta zaporez gozoa eta delikatua da.

Gabonetako enborra (Abenduaren 1etik aurrera)

Tronco de Navidad de Mercadona

Konposizioa:

  • Barrualdea: banillazko bizkotxo klasiko guri biribildua, trufazko betegarriarekin.
  • Gainetik estalki beltz bat darama, zuhaitz-enborraren itxurakoa. Apaingarri gisa, zereal kurruskariekin egindako bolatxo gorri txokolatedunak, azukre-maluta zuriak eta azukrezko arbolatxo berdeak ditu. Txokolatezko makila zuri-gorri dibertigarri bat ere badu, Gabonetan ohikoa dena eta haurrei asko gustatuko zaiena.

Kontsumitu aurretik, honela desizoztu behar da, gutxi gorabehera:

  • 4 ordu hozkailuan.
  • 2 ordu eta 30 minutu giro-tenperaturan.
  • Desizoztu ondoren, ez izoztu berriro.

Beste gomendio batzuk

Eman azken ukitua zure Gabonetako mahaiari gure Turroi eta Bonboiekin.

Gure abiarazlearekin errezeta gozoak nola prestatu irakatsiko dizugu: cookieak, madalenak, erroskillak, etab.