Uretako dortoka bat duzu? Maskota zoragarri horietako batekin bizi bazara, haien elikadurari eta zainketari buruzko xehetasun asko jakin behar dituzu. Hori dela eta, gomendio interesgarri batzuk egin nahi dizkizugu.
Zure dortokaren zainketari buruzko aholkuak
Dortoka behar bezala zaintzeko, haren inguruari erreparatu behar diozu: bai urak, bai eremu lehorrak eta bai terrarioak mantentze-lana eskatzen dute.
Terrarioa
Terrarioaren formak laku txiki baten itxura izan behar du, horrela bizi baita uretako dortoka bere ingurune naturalean. Ura duen eremu bat eta eremu lehor bat izan behar ditu. Tamainari dagokionez, zenbat eta handiagoa izan, orduan eta hobeto. Horrez gainera, komeni da dortokak eguzkia natural hartu ahal izatea hotzik pasatu gabe.
Ura
Dortokaren urak ahalik eta garbiena egon behar du, eta 25-30 °C-ko tenperaturan, gutxi gorabehera. Uretatik kanpoko giroa 20 °C baino gutxiagokoa ez izatea saiatu behar dugu, uretatik ateratzean tenperatura-aldaketak ez diezaion eragin eta ez dadin gaixotu.
Iturriko urarentzako tratamendua, Dr. Wu Tetra
Uraren kalitate ona bermatzen duen ur-iragazkirik ez baduzu, maiz aldatu behar da ura. Beti erabili behar da kloroa kendu eta iturriko ura onduko duen egokitzaile bat, dortoka osasuntsu bizi ahal izateko.
- Erabilera-maiztasuna: ura aldatzen den bakoitzean
- Erabiltzeko modua: 5 ml 10 litro ureko.
Eremu lehorra
Terrarioko eremu lehorrak behar bezain handia izan behar du, dortoka hazten denean eroso egon dadin atseden hartzen edo eguzkia hartzen.
Zure dortokaren elikadurari buruzko aholkuak
Uretako dortoka batek egunean behin edo bitan jaten du, nahiz eta beti jateko prest egon, batez ere gozokiak.
Beti uretan jaten dute, beren habitat naturala baita. Beraz, ematen diegun janariak ez du ura ez zikindu ez uhertu behar, bestela usteldu eta gaizki usainduko baitu azkenerako.
Horretarako, flotatzen eta mugitzen diren eta, hala, janari biziaren sentsazioa ematen duten elikagai-makilatxoak, stickak, garatu dira. Zientzialariek egindako konposizio bat dute, eta dortokaren osasun-egoera ona ziurtatzeko behar den guztia ematen diote zure maskotari.
Dortokentzako stickak, Dr. Wu Tetra (elikagai osoa)
Osasuntsu eta zoriontsu hazteko behar dituzten bitamina eta mineralez gain, dortokek behar dituzten mantenugai eta proteina digerigarri guztiak dituzte stick horiek.
- Erabilera-maiztasuna: egunero
- Erabiltzeko modua: stickek uretan flotatzen dutenez, ur gainean bertan utzi, dortokak janari bizia delako irudipena izan dezan.
Dortokentzako gammarusak, Dr. Wu Tetra
Lehenago esan dugun bezala, dortokak beti daude jateko prest, batez ere gozokiak. Horrelako gutizi txikiak eman diezazkiekegu noizean behin. Gammarus hautatuak eta kalitate onekoak izan arren, gozoki gisa erabiltzen dira beti; inoiz ez elikagai bakar gisa.
- Erabilera-maiztasuna: noizean behin
- Erabiltzeko modua: zuzenean ur gainean jarri, dortokek han jaten baitute beti.
Dortokentzako gammarus-nahasketa, Dr. Wu Tetra
Elikagai osagarri bat da, ezkaten eta gammarusen konbinazioz egina. Stickak erabiltzen ez direnean erabil daiteke. Nutrizio-ekarpen egokia eskaintzen du, gammarus gozokiekin nahastuta.
- Erabilera-maiztasuna: sarri
- Erabiltzeko modua: aurrekoaren antzekoa.
Zer alde dago gammarusen eta gammarus-nahastearen artean?
Gammarusak gammarus-nahasketak baino palatabilitate handiagoa du, eta horregatik da hain erakargarria eta hain gustukoa dortokentzat. Baina nutrizio-ekarpen txikiagoa du, eta, beraz, ez du elikagai bakarra izan behar, osagarria baizik. Jabeek ez dute maskotaren grinari erantzunez jokatu behar; ez dira elikagai bakar gisa erabili behar.
Beste zer elikagai eman diezaiokezu dortokari?
Dortokak orojaleak dira, baina ezin dituzte landareak behar bezala aprobetxatu eta digeritu helduak izan arte (6-8 urte). Horregatik, beren proteina-behar handiak betez elikatu behar dira.
Dortoka helduek hau jan dezakete: sagarra, udarea, sandia, azenarioa, meloia eta, bereziki, uretako landareak, horrelakorik badute.
Hau ez dute jan behar: zitrikoak, hezurrak eta azak, osasunerako kaltegarriak izan baitaitezke.
Gehigarriak
Hazkunde-fasean bereziki (8 urte arte), kaltzio-blokeekin osa daiteke haien elikadura, une horretako elikagai-eskaera handiari erantzuten laguntzen dutelako eta oskolaren egoera ona bermatzen dutelako, batez ere oinarri-elikagai bat erabiltzen ez bada egunero; stickak, esaterako.
Beste gomendio batzuk
Txakur edo katu bat baldin baduzu, hemen dituzu zure maskota etxean garbitzeko aholku batzuk.