COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Txakurrentzako gure pipeta berriek intsektuen aurkako prebentzio- eta uxatze-tratamendu guztiz naturala eskaintzen dizute.

Txakurrentzako Mercadonaren pipeta berriak, guztiz naturalak

2018ko uztailaren 19a

Txakurrentzako Mercadonaren pipetak ezin egokiagoak dira zure maskotak parasitoetatik babesteko.

Ezinbestekoa dute animaliek tratamendu prebentibo bat zenbait intsekturen ziztadatik babesteko: arkakusoak, akainak, akaroak, zorriak, eltxoak eta abar. Katua baldin bada zure maskota, jo esteka honetara.

Txakurrentzako Mercadonaren pipetak, intsektuen aurkako tratamendu naturala

Txakurrentzako pipeta berriak intsektuak uxatzeko eta haien aurkako oso tratamendu prebentibo eraginkorra dira.

Formula esklusiboa eta aurreratua dute, intsektuen aurkako hiru osagai guztiz naturalak dituena:

  • Margosa-estraktua: arkakuso, akain eta eltxoen aurkako intsektizida eta intsektu-uxagarri natural oso egokia
  • Geraniola: arkakuso eta akainen aurkako intsektizida eta uxagarri natural oso eraginkorra.
  • Izpiliku-olioa: uxagarri naturala, bereziki eraginkorra era guztietako eltxoen aurka.

Intsektizidarik gabeko txakurrentzako Mercadonaren pipeta berriek tratamendu naturala dute, zure txakurra intsektu amorragarri horietatik eta transmititzen dituzten gaitzetatik babesteko.

Ez dago dosifikatu beharrik txakurraren pisuaren arabera. Pipeta bakoitzak 1,5 ml produktu du, hots, nahikoa tamaina eta arraza guztietako txakurrak babesteko.

Tratamendu prebentibo eta uxagarritarako pipeta natural horien eraginkortasuna pipeta kimikoena bezalakoa da.

Txakurrentzako Mercadonaren pipeta berrien propietateak:

Hona txakurrentzako pipeta berrien propietate nagusiak:

  • Babes jarraitua eta segurua, aplikatzen hasi orduko, aipatutako hiru osagaien konbinazioari esker.
  • Aplikazio zehatza, isuririk eta galerarik gabe, produktuaren dentsitate egokiari esker.
  • Maskotaren gorputzeko goiko alde osoa babesten du produktuaren aplikazioak, burutik buztaneraino.

Nola aplikatu

Doitasun erabatekoz aplikatzeko diseinatuta dago ontzi berria, eta segurtasun-itxigailudun tapoi birakariak aplikatzen hasi arte eusten dio pipetaren edukiari. Aski da hiru urrats hauek ematea, erraz askoak hirurak ere:

  1. Bertikal eduki behar da pipeta, estutu gabe.
  2. Biratu, eta tapoia kendu.
  3. Txakurrak ile luzea baldin badu, hatzekin apartatu, pipeta-muturrarekin azaleraraino iristeko, eta bi gunetan aplikatu produktua: edukiaren erdia, bi omoplatoen artean, garondoan; beste erdia, berriz, buztanaren oinarrian.

Hogeita hamar egunez babesten du maskota intsektuetatik pipetako produktuak. Txakurra ingurune arriskutsuetatik ibiltzen bada, 15 egunetik behin aplikatu behar da pipeta.

Txakurkumeei, berriz, bigarren hilabetetik aurrera aplika dakieke.

Urte osoan aplika daitezke txakurrentzako Mercadonaren pipetak, batez ere era guztietako intsektuen ziztadak prebenitzeko, Mediterraneo ertzeko inguru askotan urte osoan ziztatzen dute eta.

Babestu zure maskota intsektuetatik, pipeta natural hauek erabiliz!

Beste gomendio batzuk

Zure txakur helduarentzat pentsu egoki bat nahi duzu? Txakurrentzako Compy Supreme Senior-Light pentsu berria duzu animalia horientzako elikagai egokiena, maskoten nutrizioko adituek formulatua baita.

Txakurkumeentzako Compy Supreme elikagai bikaina da arraza txiki eta ertain-handietako txakurkumeentzat.