Txakurrentzako Compy Snack-ak osagarri ezin hobeak dira zure maskotarentzat. Compy Bihotz Samur eta Urtsuak arraza ertain eta handiei zuzendutako mokadu aparta eta mamitsua da, bihotz formakoa. Zure txakurrari izugarri gustatuko zaizkio, testura biguna dutelako, murtxikatzeko errazagoak direlarik, eta oilasko haragi freskoaz eginda daudelako.
Gure maskota familiaren parte da, eta zenbat maite duzun adierazteko, zer hoberik txakurrentzako Compy snack-ak ematea baino, eguneko edozein momentuan disfrutatzeko aproposak. Eskain iezazkiozu ondo portatzen denean, edo besterik gabe, poz bat emateko. Snack-en bidez txakurra saritzeak bera eta jabearen arteko lotura ezartzen laguntzen du, oso baliagarria izateaz gain irakasten ari bazatzaizkio.
Compy Bihotz Samur eta Urtsuen onurak
Txakurrentzako Compy snack hau apropos-aproposa da zure txakurra saritzeko, bai eta bere immunitate-sistema suspertzen laguntzeko eta bere digestioaren osasunari mesede egiteko, MOS eta B-glukanotan duen ekarpenari esker, hain zuzen ere. MOS-en (mannanoligosakaridoak) bitartez, digestio-nahasteak eragiten dituzten bakteria patogenoak gorotzetan kanporatzea errazten da. Eta B-glukanoek, beren aldetik, organismoaren defentsak indartzen laguntzen dute, immunitate-sistemako zelula giltzarriak aktibatuz, infekzioaren lehen momentuetan patogeno ezberdinen kontra jarduten diren horiexek.
Erakargarriak suertatzen dira, halaber, beren bihotz forma horrekin; eta hain urtsuak izanik, zure txakurrak zinez gozatuko du partekatutako momentuez eta jolasez. Gainera, ezin hobeak dira hortzoi edota hortz sentiberak dituzten txakur helduentzako, duten testurari esker.
Zure bihotza eskaini egiozu zure txakurrari, zenbat maite duzun frogatuz, txakurrentzako Compy snack honekin.
Beste Zenbait Iradokizun
Hortz-garbiketarako snack-ak bilatzen badituzu, honako hau irakurtzea gomendatzen dizugu: eskuilatze efektuko hortz-garbiketarako Compy Snack-ak.
Mercadonaren pentsuen artean zure txakurrarentzako aproposena zein den azaltzen duen artikulua interesa dakizuke ere. Adinaren, tamainaren eta arrazaren arabera egiten ditu iradokizunak.
Interesgarria da, azkenik, Mercadonaren Compy pentsuek jasaten duten kalitate prozesuei buruzko argitalpen hau, kalitate kontrolak ez ezik, lehengaiak eta nutrienteak zeintzuk diren ere azaltzen duena.