Mercadonaren Compy pentsuen formula berriak.

Mercadonaren Compy pentsuen formula berriak, Arraza Ertain eta Handietako Txakurrentzat

2017ko apirilaren 26a

Mercadonaren Compy produktuen artean txakur helduentzako pentsu hauek aurki ditzakezu: “Oilasko eta Zerealezko Compy Helduak”, eta “Idi, Oilasko, Barazki eta Arrozezko Compy Helduak”. Nutrizioan adituak diren albaitariek garatu dituzte beren formula berriak, zure txakurraren beharrizan nutrizionalak asebetetzeko eta bere janariaz goza dezan behar duen zapore guztiarekin.

Txakur helduentzako Oilasko eta Zerealezko Mercadonaren Compy berria

Mercadonaren Txakur helduentzako Oilasko eta Zerealezko Compy berria elikagai osoa da arraza ertain eta handietako txakurrentzat. Eta proteina, gantz eta bitamina gehiago du orain, zure maskotari hezurrak indartzen, ilaje distiratsu eta osasuntsua mantentzen, eta organismo orekatu eta harmoniatsu bat izaten laguntzeko, hain zuzen.

Honelakoa da bere formula berria:

  • Zaporetsuagoa: Oilaskoa du, zure txakurrari bere gihar-masa mantentzen laguntzeko behar duen proteina digerigarria (eta goxo-goxoa) ematen diona.
  • Energetikoagoa: Jatorrizko errezetaren gantz edukia handitu egin da energia eta bizitasun gehiago emateko asmoz, bizitza oso eta aktibo bat izan dezan.
  • Kontzentratuagoa: Errezeta berri kontzentratuagoari esker, zure txakurra primeran elikatuko da, baina dosi txikiagoa janez.
  • Bitamina eta mineral gehiagokoa: Honako hauekin aberastu da:

- A Bitamina, bereziki garrantzitsua ikusmenerako, azalaren osasunerako eta ehunen osaketarako. Animaliaren hezurdurak eta ugalkortasunak ere behar-beharrezkoa dute.

- D3 bitamina, “errakitismoaren kontrako bitamina” ezizenez ere ezaguna, garrantzi handikoa da hortz eta hezurrentzat, fosforoa eta kaltzioaren metabolismoa arautzen baitu.

- E bitamina, antioxidatzaile gisa aritzen da eta immunitate-sistema sendoa mantentzen laguntzen du.

- B taldeko bitaminak, ezinbestekoak gantzen eta karbohidratoen metabolismoan zein beste zenbait prozesu metabolikotan, txakurrak bizitasun gehiago izaten laguntzen dute, eta nutrienteei etekin handiagoa ateratzen.

- Zinka, oinarrizkoa da ilea, azala eta azazkalak zaintzeko.

Txakur helduentzako Idi, Oilasko, Barazki eta Arrozezko Mercadonaren Compy berria

Forma, testura eta gustu ezberdinez osatua, Idi, Oilasko, Barazki eta Arrozezko Compy Helduak izeneko pentsu partikula-anitz honen formula berriak askotariko zapore sorta du, idia, oilaskoa, ilarra eta arrozarena, besteak beste, dieta orekatu eta osoa eskaintzeaz gain oso elikagai zaporetsua lortuz:

  • Zapore aparta: Forma, testura eta gustu ezberdinez osatuta dago, zure txakurrak askotariko zapore sortaz goza dezan, idia, oilaskoa, ilarra eta arrozarena, besteak beste.
  • Energetikoagoa: Gantz edukia handitu egin da energia eta bizitasun gehiago emateko, bizitza oso eta aktibo bat izan dezan.
  • Kontzentratuagoa: Zure txakurra primeran elikatuko da dosi txikiagoa janez.
  • Bitamina eta mineral gehiagokoa: Gure maskoten organismoa oreka eta armonian egon dadin, ondoko gai hauen dosia handitu zaio berez bitamina anitzekoa (A-D-E-B) den pentsu honi:

- A Bitamina, bereziki garrantzitsua ikusmenerako, azalaren osasunerako eta ehunen osaketarako. Animaliaren hezurdurak eta ugalkortasunak ere beharrezkoa dute.

- D3 bitamina, “errakitismoaren kontrako bitamina” ezizenez ere ezaguna, garrantzi handikoa da hortz eta hezurrentzat, fosforoa eta kaltzioaren metabolismoa arautzen baitu. .

- Zinka, ilea, azala eta azazkalak zaintzeko funtsezkoa da.

Mercadonaren Compy pentsua kontsumitzeko argibideak

Bai “Oilasko eta Zerealezko Compy Helduak”, bai “Idi, Oilasko, Barazki eta Arrozezko Compy Helduak” elikagai egoki-egokiak dira ohiko jarduna duten txakur helduentzat, hau da, umedun, edoskitze fasean, muturreko lanetan, gehiegizko ariketa fisikoa egiten edo muturreko tenperaturen mende ez dauden txakurrentzat. Helduaroa heltzean funtsezkoa da txakurra nutrizioaren aldetik osoa eta orekatua den dieta baten arabera elikatzea, urteetan zehar osasun egoera optimoan egoteko behar dituen nutriente guztiak ematen dizkiona.

Dastatu al du zure txakurrak bi produktu hauetakoren bat?

Beste Zenbait Iradokizun

Honako artikulu hau irakurtzea gomendatzen dizugu Mercadonaren Compy pentsuaren kalitateari buruz gauza gehiago jakin nahi badituzu.

Osasun egoera optimoa izan dezaten, gure maskoten higienea eta zainketa ere garrantzi handikoak dira. Honengatik, Mercadonaren txakurrentzako pipeta eta txakurrentzako lepokoei buruz irakurtzea gomendatzen dizugu.