Zure zakurra ile-apaindegira eramaten duzu garbitzera? Hala bada, COVID-19 gaitzarekin bizi dugun egoera ikusita, etxean dutxatu beharko duzu.
Kontu horrek estresa sortzen badizu eta nondik hasi ere ez badakizu, aholku batzuk eman nahi dizkizugu zure txakurraren bainuari buruz, biei ahalik eta erosoena gerta dakizuen. A, ez ditugu ahaztu katuen zainketak.
Maskoten garbiketa: txakurrak etxean garbitzeko aholkuak
Zure txakurra etxean dutxatzea oso jarduera dibertigarria izan daiteke, eta harekin duzun harremana gehiago sendotzeko balio diezazuke. Haiek ere ari dira “sufritzen” itxialdiko une hauek, eta mimo eta zainketa gehiago behar dituzte; beraz, haiekin jolastea edo bainu lasaigarri bat ematea lagungarri izango dute. Eta ez ahaztu sariren bat ematea; merezi dute, zalantzarik gabe!
Txakurraren bainua
Kontuan hartu beharreko gauzarik garrantzitsuenetako bat da ez dela komeni zure txakurra gehiegi bainatzea, kalte egin baitiezaioke haren larruazalaren geruza lipidikoari. Eta txakurkume bat baduzu, ez bainatu 45 egun izan arte.
Funtsezkoa da PH neutroa duen xanpu bat erabiltzea, txakurraren larruazalari egokitua baitago. Pauso hauek eman behar dira:
- Busti ilajearen geruza ur epelarekin.
- Eman xanpua. Hiru zati nagusitan aplikatzea komeni da: atzeko aldean (isatsaren aldean), hanketan, eta buruan eta goiko aldean (lepoan eta bizkarraldean).
- Gorputz osoa estaltzeko moduan eman behar da. Hankekin hasi, zikinkeria gehien metatzen den zatia baita.
- Utzi produktuari bere lana egiten une batez.
Gure Aloe Vera xanpuak azala babesten du. Elikatu, leundu eta babestu egiten du, PH neutroa du eta albaitariek gomendatzen dute.
Xanpua kentzea
Xanpua goitik behera kentzea komeni da, goialdetik hanketara, urak xanpu guztia eraman dezan. Ur epela erabili behar da, eta begiak eta belarriak babestu.
Behin txakurrari xanpua urez kendutakoan, gehiegizko ura bere kasa astintzen utzi behar diogu.
Lehortzea
Ilajean hezetasunik ez geratzea da txakurra lehortzearen helburua. Lehenik eskuoihal batekin lehortu behar da, eta gero lehorgailuarekin errematatu.
- Eskuoihalarekin lehortzea: lehenik erabili eskuoihala; ilearen hezetasun handiena xurgatzen du, eta lehorgailuarekin denbora gutxiago beharko dugu. Arreta berezia jarri behar zaio hankak lehortzeari.
- Lehorgailuarekin lehortzea: kontuan izan litekeena dela txakurrak lehorgailua gustuko ez izatea, zaratagatik.
- Lehortzeko tenperatura: kontuz aukeratu, tenperatura epela erabili.
- Lehortze-distantzia: lehorgailua asko ez hurbiltzea gomendatzen dugu. Lehorgailuaren eta zakurraren artean 30 cm-ko tartea utzi.
Eskuilatzea
Leun eskuilatu. Karda biguneko eskuila erabiltzea komeni da. Gomazko eskuila bat erabiltzea laztantzearen parekoa izango da animaliarentzat.
Kolonia
Ilajea lehortutakoan bota kolonia. Zakurrari pasatu baino lehen eskuilaren gainean lainoztatzea gomendatzen dizugu, edo, bestela, zure eskuan bota eta gero maskota laztantzea. Gogoan izan sudurra eta begiak saihestu behar dituzula beti.
Bainu eta bainu artean maiz ematea komeni da, ileak usain ona izan dezan.
PH neutroa duen kolonia bat erabili behar da, zakurraren larruazalerako aproposa dena eta alkoholik ez duena.
Badugu txakur eta katuentzako kolonia, talko-lurrina duena eta alkoholik gabekoa.
Hankak desinfektatzea
Paseatu ondoren hankak desinfektatzeko, xaboia eta ura erabil daitezke, arreta berezia jarriz hanketako kuxinetan eta isatsean.
Diluitu xanpu aloeveraduna (xanpua halako hiru ur-kantitate erabiliz), oso kontzentratua baita. PH neutroa duenez, diluzio hori maiz aplika daiteke eremu horietan, ibilaldi bakoitzaren ondoren.
Ez erabili alkoholik, larruazala gehiegi lehortzen baitu.
Batez ere, saihestu estresa
Aholku garrantzitsua da hau: zure txakurra urduri jartzen bada bainua hartzean, aurretik prestatzea komeni da. Gure bihotz-formako aperitibo oilasko freskodunak, sari elikagarri gisa emanda, lasaitu egingo du, eta umoretsuago hartuko du higiene-tartea.
Gainera, funtsezkoa da ez sartzea uretan bainuontzia beteta dagoela, aurpegira urik ez botatzea eta belarrietara sar ez dakion saiatzea.
Maskoten garbiketa: katuentzako aholkuak
Katuak bakarrik apaintzen dira, beren mingainari esker. Mingain latza dute, eta, horri esker, beren burua garbitu eta ileak eta bestelako ezpurutasunak kentzen dituzte. Hala ere, ile asko askatzen dute etxean barrena. Gainera, irensten duten ile guztia ile-bola bihur liteke, eta botaka eginez kaporatu.
Egoera hori saihesteko, garrantzitsua da haien garbiketa ere zaintzea.
Eskuilatzea
Egunero eskuilatzea nahikoa da katua garbi edukitzeko eta ile askorik ez askatzeko eta irensteko. Oso leun garbitu behar duzu, zure maskotak masajetzat har dezan eta atsegingarri gerta dakion; azkenean, eskatuko egingo dizu.
Begiak garbitzea
Katuek hankekin kentzen dituzte makarrak, baina batzuetan ez dute lortzen denak kentzea. Animaliak begiak zikinak dituela ikusiz gero, paperezko zapi batekin garbitu behar dizkiogu, katuari buruaren atzealdetik eutsita, geldirik egon dadin.
Beste gomendio batzuk
Ezagutzen al dituzu zure maskota saritzeko gure bihotz-formako aperitiboak?