Katutxoentzako Compy pentsuak, zure katutxoa elikatzeko aukerarik onena.

Katutxoentzako Compy Pentsuak: Zure katutxoa elikatzeko aukerarik onena

2017ko maiatzaren 03a

Garai erabakigarri honetan berebiziko garrantzia du, zure katutxoak hazkuntza eta garapen ona izan dezan, beren-beregizko dieta batez elikatzea. Horretarako sortu ditu Compyk, hain zuzen ere, bi elikagai espezifiko: Compy Supreme Katutxoak, oilasko freskoan aberatsa, arrozarekin; eta Compy Katutxoak, hegaztitan aberatsa eta arroza eta esnea duena.

Katutxoen energia eta nutriente beharrak oso handiak dira katu helduek dituztenen aldean; elikadura egokia behar dute, beraz, bizitza luze, osasuntsu eta gogotsu baten bidean jarriko dituen garapena izateko. Eta katutxoentzako Compy Pentsuak apropos-aproposak dira gure katutxoaren dieta modura 8 aste dituenetik urtea bete arte, hazkuntza-fasea urtebete ingurukoa baita katutxoengan.

Katutxoetzako Compy Pentsuak etxeko animalien nutrizioan adituek egin dituzten azken gomendioak jasoz formulatu dira, dieta honelakoa izan dadin:

  • Orekatua eta nutrizioaren aldetik osoa, katutxoari bere garapen normalak egunean behar dituen nutriente esentzialak eman diezazkion.
  • Kontzentratua, beharrezko energia guztia emateko, katutxoek jan dezaketen kantitatea kontuan hartuz.
  • Zaporetsua eta tamaina txikikoa, oso garrantzitsua baita katutxoek behar bezain beste jaten dutela ziurtatzea.

Katuak oso azkar hazten dira, jaiotzatik 10 egunera beren pisua bikoiztuz, esaterako. Amaren esneaz gain, elikagai solidoak ere jaten hasten dira laster; hortaz, 6 asteetatik aurrera edo, dagoeneko titia ken dakieke.

Mercadonaren Katutxoetzako Compy Pentsuak:

Compy katutxoak, hegaztitan aberatsa eta arroz eta esneduna:

  • Produktu honen osagai ezberdinak bat egitean, katuek biziki maite duten zapore eztanda gertatzen da platerean.
  • Amaren esnearen modukoa izateko prestatutako esne bereziaz aberastu da, kalitate handiko esnea izan dezaten egunero.
  • Baditu legamia hormak ere, katutxoaren babes naturalak indartzen laguntzen duten MOS eta β-glukano iturri. Bere hegazti-gantz (omega 6 iturri) eta biotima ekarria, bestetik, ilaje leuna, ugaria eta distira apartekoa izan dezan mesede egiten dio. Gainera taurina gehigarria ere badu, oso garrantzitsua bihotza zein ikusmenaren garapena eta jarduna egokiak izan daitezen.

Compy Supreme Katutxoak, oilasko freskoan aberatsa eta arrozduna:

  • Arrain-olioa (DHA iturri), burmuinaren garapenari mesede egin eta katutxoen ikaste prozesuari laguntzen dio.
  • FOS eta legamia hormak, MOS eta B-glukano iturri, immunitate sistema indartzen eta heste-flora orekatzen laguntzen dute.
  • Yucca schidigera-k gorozkien eta txizaren kiratsa murrizten laguntzen du, FOS-arekin batera.
  • Badu taurina gehigarria ere, bihotzaren eta ikusmenaren garapena eta jarduna egokiak izan daitezen. Biotina, kobrea, eta zink kelatoaren baterako ekarriak, halaber, katuak ile dirdaitsu, osasuntsu eta zeta-antzekoa izaten laguntzen du.

Umedun eta edoskitze garaian dauden emeek ere hartzeko modukoak dira pentsuok, bai nutrientetan duten eduki altuarengatik bai beren zapore eta digerigarritasunarengatik.

Gure lehentasuna, maskota berri bat gure bizitzen parte izatera pasatzen denean, era osasuntsu eta zoriontsuan haz dadila izaten da. Horrexegatik egokitzen zaizkie katutxoentzako Compy pentsuek zure katuaren behar espezifikoei; alegia, indartsu eta osasuntsu haz dadin. Gainera, kalitate handiko lehengaiez ekoizten dira, elikadura segurtasuneko berme guztiekin, katuen jabeak, onena eskaintzen ari diren jakitun, lasai egon daitezen.

Beste Zenbait Iradokizun

Katuentzako Izokin eta Arrozezko Compy Supreme pentsuari buruz argitaratu duguna irakurtzea gomendatzen dizuegu, produktu honek dakartzan nutriente beharrezko guztiak ezagutu ditzazuen. Beste iradokizun bat: katuentzako Compy Supreme Oilasko eta Arrozezko pentsu berria, oilaskoa hobesten duten maskotei zuzendua.

Katua edadetua denean, edo gehiegizko pisua duenean, gomendagarria izan daiteke katu gizen edo gehiegizko pisudunentzako Compy Pentsuari buruzko argitalpena irakurtzea, katuak behar dituen nutriente guztiak dauzkan pentsua baita hau, baina kaloria gutxiagorekin, pisua murritz dezan. Bukatzeko, gure ekoizpen eta kontrol-prozesuak ezagutzeko gonbitea luzatzen dizugu, Mercadonaren pentsuen kalitateari buruzko argitalpenean.