Nuevo pienso para gatos Compy Supreme.

Katuentzako pentsua: Izokin eta Arrozezko Compy Supreme

2017ko martxoaren 14a

Katuentzako arrain freskodun Compy Supreme pentsua kalitate goreneko osagai aukeratu eta oso elikagarriez eginda dago, digestio erraza izan dezaten.

Izokin freskoa arrain urdina da, Omega 3 iturria. Aurretiko tratamendu termikorik gabe txertatzen da ore hoztu moduan, bere onura nutrizional guztiei eutsiz. Oso proteina iturri digerigarria da, zapore bizi eta nutrizio balio handikoa, gihar indartsu eta osasuntsuak garatzen laguntzen duena. Omega 3 gantz-azidoek kognizio-funtzioaren funtzionamendu egokiari mesede egiten diote gainera, beren DHAak garunaren jardunari laguntzen baitio. Gantz azido esentzial hauek, bestetik, sistema kardiobaskular osasuntsua mantentzen laguntzen dute.

Katuentzako Izokin eta Arrozezko Compy Supreme pentsuak bizimodu aktibo batean beharrezkoak diren nutriente guztiak ematen ditu. Izokin freskoaz gain baditu beste osagai aukeratu batzuk ere, arrautza, esate baterako, balio biologiko handiko proteina, eta arroza, energia emateaz gain digeritzean ederki onartzen den karbohidratoa.

Produktu honek baditu gainerako abantaila batzuk, bere konposizioan aurki ditzakegun zenbait osagairi esker, besteak beste:

  • FOS legamia hormak, MOS eta B-glukano iturri direnak: immunitate sistema indartzen eta heste-flora orekatzen laguntzen dute.
  • Biotina, kobrea, eta zink kelatoa: katuak ile dirdaitsu, osasuntsu eta zeta-antzekoa izaten laguntzen dute.
  • Zitriko estraktuak, C bitamina, eta E bitaminaz osatutako konplexu antioxidatzailea: hauen guztien ekarpen konbinatuak erradikal askeen aurkako borrokari mesede egiten dio, organismoaren zelulen zahartze goiztiarra berandutzen lagunduz.
  • Taurina ekarpen gehigarria: katuek ezin dute behar duten taurina guztia ekoiztu; oso garrantzitsua da, beraz, elikagaien bitartez jasotzea, ikusmenaren, bihotzaren eta ugalketaren funtzionamendu eta garapen egokiari laguntzen baitie.
  • Yucca schidigera eta FOS-a: dietari egiten dioten ekarpenak gorozkien eta txizaren kiratsa murrizten laguntzen du. Oso garrantzitsua da katuek sarritan txiza egin dezaten suspertzea, gernuari maskurian eusten dioten denbora-tartea laburtuz.

Ezaugarri hauei guztiei esker, nutrizioaren ikuspuntutik elikagai osoa da katuentzako Izokin eta Arrozezko Compy Supreme pentsua. Ezin hobea da 12 hilabete eta 10 urte bitarteko katu helduentzat, eta eme umedunen elikadurarako egokia da ere, bereziki umealdiaren lehen erdian daudenen kasuan.

Beste Zenbait Iradokizun

Zure katuari oilaskoa gehiago gustatzen bazaio, katu helduentzako Compy Supreme Oilasko eta Arrozezko pentsu berria gomendatzen dizugu.

Katu edadetua baduzu, edo gehiegizko pisua duena, katu obeso edo gehiegizko pisudunentzako Compy Pentsua gomendatzen dizugu, zure katuak behar dituen nutriente guztiak ematen baititu pisua murrizten laguntzen dion bitartean, kaloria gutxiago ditu eta.