Katuentzako gure pipeta berriek ezin hobeto babesten dute zure maskota intsektuetatik, eta osagai guztiz naturalez eginak daude.

Katuentzako Mercadonaren pipeta berriak, guztiz naturalak

2018ko uztailaren 19a

Katuentzako Mercadonaren pipetak alternatiba naturala eta oso eraginkorra dira gure felido gogokoenak intsektuetatik eta gaixotasunetatik babesteko.

Geroz eta garrantzi handiagoa dute zaintzak eta higieneak gaur egungo gizartean, eta katu-jabe orok intsektuen aurkako babes ahalik eta onena eman behar dio bere maskotari, arduraz jardun nahi badu behintzat.

Katuentzako Mercadonaren pipetak

Katuentzako pipeten tratamendu prebentiboak formula esklusiboa eta aurreratua du; intsektuen aurkako hiru osagai guztiz natural ditu, eta arkakuso, akain, akaro, zorri eta eltxoen ziztadetatik babesten ditu gure maskotak.

Osaera

Katuentzako pipetek hiru osagai guztiz natural dituzte:

  • Margosa-estraktua: arkakuso, akain eta eltxoen aurkako intsektizida natural eraginkorra.
  • Geraniola: intsektizida natural oso eraginkorra katuak eta txakurrak ziztatzen dituzten arkakusoak eta akainak uxatzeko.
  • Izpiliku-olioa: uxagarri bereziki eraginkorra era guztietako eltxoen aurka.

Propietateak

Hauek dira intsektuen aurkako katuentzako pipeta horien propietate nagusiak:

  • Hiru osagai natural horien konbinazioak intsektuen aurkako babes jarraitua eta segurua bermatzen du, aplikatzen hasten den unetik, osagai aktibo oso eraginkorrak ditu eta.
  • Aplikazioa, berriz, zehatza da, isuririk eta galerarik gabea, produktuaren dentsitate egokiari esker.
  • Maskotaren gorputzeko goiko alde osoa babesten du produktuaren aplikazioak, burutik buztaneraino.
  • Bestalde, murriztu egin dugu katuentzako pipeten usaina, produktuaren aplikazioak inolako errefusik eragin ez dezan.

Osagai kimikoak dituzten pipetekiko aldeak

Katuentzako pipetek eskaintzen duten prebentzio- eta uxatze-tratamendua osagai kimikoak dituztenena bezain eraginkorra da eta, gainera, abantaila hauek dituzte:

  • Intsektizida kimikoak ez bezala, ez dira dosifikatzen maskotaren pisuaren arabera.
  • Pipeta bakoitzak 1,5 ml produktu du, hots, nahikoa tamaina eta arraza guztietako katuak babesteko.
  • Katakumeei, berriz, bigarren hilabetetik aurrera aplika dakieke.
  • Urte osoan aplika daitezke, batez ere era guztietako intsektuen ziztadak prebenitzeko, Mediterraneo ertzeko inguru askotan urte osoan ziztatzen dute eta.

Dosifikazioa

Pipeta horiek 30 egunez babesten dute zure katua intsektuetatik, eta uxatu egiten dizkio.

Kasu honetan bakarrik gomendatzen da pipeta 15ean behin aplikatzea: katua ingurune arriskutsuren batean baldin badago.

Nola aplikatu behar diren katuentzako pipetak

Doitasun erabatekoz aplikatzeko diseinatuta dago katuentzako pipeten ontzi berria, eta segurtasun-itxigailudun tapoi birakariak aplikatzen hasi arte eusten dio pipetaren edukiari. Nahikoa da urrats hauek egitea:

  • Bertikal eduki behar da pipeta, estutu gabe.
  • Biratu, eta tapoia kendu.
  • Katuak ile luzea baldin badu, hatzekin apartatu, pipeta-muturrarekin azaleraraino iristeko, eta bi omoplatoen artean aplikatu produktua, garondoan. Bi aldiz egin behar da eragiketa hori, pipetaren edukia hustu arte.

Babestu zure maskota intsektuetatik, katuentzako Mercadonaren pipeta berriak erabiliz!

Beste gomendio batzuk

Arazoak ditu zure katuak ile-bolak direla-eta? Katuentzako Compy pentsu-gama berriak ile-bolak kontrolatzeko barietate espezifiko bat du, osagaien artean haragi eta arrain freskoa ere badituena.

Gernu-trakturako Compy Supreme pentsua katu helduentzat da, eta formula berezi bat du, gernu-traktuan harriak izateko joera duten katuentzat egokia.