Cookien erabilera

Gure berezko "cookie"-ak zein hirugarrenenak erabiltzen ditugu gunea egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu beren erabilera onartzen duzu.

Informazio gehiago eta cookie politika.

Katu helduentzako Compy Supreme Bolas de Pelo pentsu berriaren poltsa

Katuentzako Compy Supreme pentsu berriak ile-bolen kontrola ahalbidetzen du

2018ko apirilaren 25a

Haragi eta arrain freskodun Compy sortako katuentzako pentsuen artean aldaera berri bat txertatu da, ile-bolak kontrolatzeko berariaz egina. Mercadonaren Compy Supreme Bolas de Pelo pentsu berria elikagai osoa da ile-bolak eratzeko joera duten katu helduentzat, eta baita kumedun emeentzat ere, bereziki kumealdiaren lehen erdialdean badaude.

Katuak oso animalia garbiak dira. Izugarri maite dute beren buruaren garbiketa pertsonala egunero egitea, ilea txukunki milikatuz. Eginkizun higieniko honekin batera, alabaina, ezinbestean irensten dira ileak, eta pilatutako ile-bolak digestio-sisteman bukatzen dute. Normalean, gorozkiekin batera kanporatzen da ilea, baina batzuetan katua ez da izaten bera bakarrik hura egozteko gauza, eta osasun arazoak eduki ditzake ondorioz.

Egoera hau saihestu eta katuak osasun egoera ona eduki dezan, katuentzako Compy pentsu berriak jandako ileak herrestan eramatea eta botatzea errazten duten zuntz begetalak txertatzen ditu, ile-bolek eragiten duten oka gutxituz.

Katuak elikatzeko gida

Beraien gorputzaren pisuaren eta egoera fisiologikoaren araberakoa izango da katu helduei egunean eman beharreko janari kantitatea, arraza, aktibitate maila eta ingurugiroko balditzak ere hartuko direla kontuan.

Elikagaia beraien eskura libre jartzea gomendatzen da, edo egunean zehar 2-3 hartualdietan banatzea:

 Tabla Compy Supreme gatos

Garrantzitsua da jakitea katuak oso sentikorrak direla elikadura-aldaketa kontuekin, izan ere, aldaketa brastakoan egiten bada, elikagai berriari uko egin diezaiokete, edo, are, beherakoa edo oka arazoak izan. Horregatik, produktu batetik beste batera aldatzean, gogoratu katuaren elikadura zaharra arian-arian murriztu egin behar duzula berriarekin ordezkatu ahala, azken hau astebeteren buruan beraren elikagai bakarra bihurtu arte.

Katuentzako Compy pentsuaren kalitatea

Elikadura ona funtsezkoa da zure katuak urteetan zehar osasun egoera ona manten dezan. Hori dela eta, etxeko animalien nutrizioan adituak diren albaitariek osatutako talde batek garatu ditu katuentzako Compy pentsu guztiak, hain zuzen ere kalitatezko pentsuak lortzeko eta dieta orekatuak eta nutrizionalki osoak bermatzeko, digestio onari laguntzen dioten kalitate handiko osagaiak barne hartzen dutenak:

  • Oilasko freskoa eta arrautza, ematen duten proteinak gihar-masa mantentzeko balio duelako, oso digerigarria eta gozoa izateaz gain.
  • Arrain-olioa, garunaren funtzio kognitiboa egoera onean mantentzen laguntzen duen DHA iturri gisa.
  • Arroza, digestioan primeran onartzen diren karbohidratoak ematen dituelako, katuak bizitza aktibo eta oso bat izateko behar duen energia guztia jaso dezan.

Gainera, Compy Supreme Bolas de Pelo pentsuak katuen osasuna mantentzen laguntzen duten beste onura batzuk ere baditu:

Defentsa Naturala

FOSarekin eta legamia-paretekin aberastu da: immunitate-sistema indartzeko, eta katu helduengan funtsezkoa den heste-flora orekatzen laguntzeko.

Odor Control

Yucca schidigera eta FOS-a txertatzeak katuek sarri txiza egin dezaten suspertzen du, gorozkien eta gernuaren kiratsa murriztuz, eta etorkizuneko giltzurrunetako arazoak saihestuz.

Konplexu Antioxidatzailea

Zitrikoen estraktuen, C bitaminaren eta E bitaminaren konbinazioak zahartze goiztiarraren erantzule diren erradikal askeen kontrako borrokari mesede egiten dio.

Ilajea eta Azala

Biotinaren, kobrearen eta zink kelatuak katuari ilaje distiratsua, zetatsua eta osasuntsua izaten laguntzen diote.

Beste Zenbait Iradokizun

Katuak zaintzeko, oso gomendagarria da haiek ondo orraztea, ile hilak ezabatu eta ile-bolak sor daitezen murrizteko, batez ere ile luzeko arrazen kasuan. Katu gehientsuenak beren ilajea egoera onean mantentzeaz arduratzen badira ere, eskuila errutina gisa pasatzea komeni da. Ile laburreko katuek nahikoa dute astean behin edo birritan egiten bada; ile luzekoak, berriz, egunero orraztu behar izaten dira.

Azkenik, katuentzako Compy pentsuen sorta proba dezazula iradokitzen dizugu. Hala, zure katuak gernu-kalkuluak eratzeko joera badauka, Gernu Trakturako Compy Supreme pentsua gomendatzen dizugu, eta zure maskota antzuturik badago, eskura daukazu katu antzutuentzako Compy pentsua.

 Tabla Compy Supreme gatos