Katu helduentzako Compy Supreme Oilaskoa eta Arroza pentsu berriak zure maskotak behar dituen nutriente guztiak dakartza.

Katu helduentzako Compy Supreme Oilaskoa eta Arroza pentsua

2017ko otsailaren 02a

Katu helduentzako Compy Supreme Oilaskoa eta Arroza pentsu berria, albaitariek eta maskoten nutrizioko adituek garatua, elikagai osoa da katu helduentzat, eme umedunak barne, bizimodu gogotsu eta betea izateko beharrezko dituzten nutriente guztiak ematen baitizkie katuei.

Osagairik onenak ditu katu helduentzako Compy pentsuak

Compy Supreme Oilaskoa eta Arrozak, Mercadonaren katu helduentzako Compy pentsuak, kalitate goreneko osagai aukeratu eta oso elikagarriak ditu, oilasko freskoa eta arrautzak kasu, balio biologiko handiko proteina iturri oso digerigarri eta zaporetsuak, muskulu-masa mantentzen laguntzen dutenak, eta arroza eta tapioka, energia emateaz gain digeritzean ederki onartzen diren karbohidratoak. Gainera, arrain-olioa badu ere, burmuinaren funtzio kognitiboari laguntzen dion DHA iturria.

Katu helduentzako Compy Supreme Oilaskoa eta Arroza pentsuaren konposizioan aurki ditzakegun zenbait osagairi esker, bestetik, gainerako abantaila batzuk lor ditzakegu.

  • FOS legamia hormak, MOS eta B-glukano iturri direnak: immunitate sistema indartzen eta heste-flora orekatzen laguntzen dute.
  • Taurina gehigarria: katuek ezin dute behar duten taurina guztia ekoiztu; oso garrantzitsua da, beraz, elikagaien bitartez jasotzea. Ikusmenaren, bihotzaren eta ugalketaren funtzionamendu eta garapen egokiari laguntzen die.
  • Biotina, kobrea, eta zink kelatoa: katuaren azala eta ilajearen itxurari mesede eginez, ile dirdaitsu, osasuntsu eta zeta-antzekoa izaten laguntzen dute.
  • Zitriko estraktuak, C bitamina, eta E bitamina: hauen guztien ekarpen konbinatuak mesede egiten dio erradikal askeen aurkako borrokari, organismoaren zelulen zahartze goiztiarra berandutzen lagunduz.
  • Yucca schidigera eta FOS-a: gorozkien eta txizaren kiratsa murrizten laguntzen dute, oso garrantzitsua baita katuek sarritan txiza egin dezaten suspertzea, gernuari maskurian eusten dioten denbora-tartea laburtuz.

Compy Supreme Oilaskoa eta Arroza elikagai osoa da nutrizioaren ikuspuntutik, ezin hobea katu helduentzat, eme umedunak barne, umealdiaren lehen erdian daudenak, bereziki, osasun egoera onena izateko egunero behar diren nutriente guztiak ematen ditu eta. Elikagai kontzentratua da, gozo-gozoa eta tamaina txikikoa, modu egokian jan ahal izateko, oso kalitate handiko osagaiak dituen produktu oso digerigarria izateaz gain.

Dastatu al du zure katuak katu helduentzako Compy pentsu berria?

Beste Zenbait Iradokizun

Gizena al da zure katua, edo gehiegizko pisurik ba al du? Kasu horretan katu obeso edo gehiegizko pisudunentzako Compy Pentsua gomendatzen dizugu.

Katuentzako Compy pentsuei buruzko artikulua irakurtzea gomendatzen dizugu ere, zure maskotari gehien egokitzen zaion pentsu mota zein den jakin dezazun.

Azkenik, eltxoen ziztadak eta arkakuso edota kaparren izurritzeak saihesteko katuentzako pipetei buruz argitaratu duguna gomendatzen dugu.