COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Txakurrentzako Compy pentsuak, zure txakurra elikatzeko aukerarik onena.

Haragi eta arrain freskodun Compy Supreme sorta berria

2017ko maiatzaren 23a
  • Mercadonak haragi eta arrain freskodun txakurrentzako pentsu sorta berri honen lehen produktuak merkaturatzen ditu.

Zure txakurrari emateko elikagai onena aukeratzeko orduan, ezinbestekoa da animaliaren egoera fisiologikoa, adina eta ezaugarriak kontuan hartzea, arraza ertain edo handi bateko txakur heldu baten beharrizanak ez baitira arraza txikiko txakur heldu batek dituenak izango, ezta txakurkume batenak ere, bizitzaren hasieran nutriente jakin batzuk eman behar zaizkio eta.

Era berean, oso aintzakotzat hartu beharreko gaia da txakurrentzako elikagaien kalitatea, elikadura egokia izatea oinarri-oinarrizkoa delako gure maskota osasun egoera optimoan manten dadin, nutrizio-gabeziak ekiditen lagunduz.

Beste faktore garrantzitsu bat elikagaiak maskotaren aurrean izan dezakeen desiragarritasuna da. Honela, zure txakurrak jaten duenak nutrizio eta zaporearen arteko oreka egokia izan behar du. Funtsezkoa da gure maskotari jaten duena gustatzea.

Beharrizan hauek guztiak betetzeko jaio da, hain zuzen ere, arraza ertain edo handiko txakur helduei zein txakurkumeei zuzendutako Mercadonaren Compy Supreme pentsu sorta berria, oilasko fresko eta izokin freskoduna. Oilasko fresko eta izokin freskoa ore fresko hoztu eran txertatzea helburu izan duen berrikuntza prozesu baten emaitza gisa sortu da sorta berri hau. Horri esker, beren ezaugarri nutrizional guztiei eusten diete osagaiok, ez baitzaizkie aurreko tratamendu termikorik egiten. Kalitate bikaina, nutrizioa, eta maskotarentzako digerigarritasuna bermatze aldera, hortaz, berrikuntza prozesu bat behar izan duten produktuak dira hauek.

Beren osaketan haragi freskoa duten txakurkumeentzako pentsuak aurki ditzakegu Txakurrentzako Compy Supreme pentsu sorta berriaren barruan: “Txakurkumeentzako 3 kg-ko Compy Supreme Oilaskoa eta Arroza”, arraza ertain eta handiko txakurkumeentzat, eta “Txakurkumeentzako 800 g-ko Compy Supreme Oilaskoa eta Arroza”, arraza txikiko txakurkumeentzat.

Txakur helduentzako Compy Supreme pentsuek dituzten aldaeren artean, haragi edo arrain freskodun aukera hauek eskaintzen ditu Mercadonak: arraza ertain eta handiko txakurrentzat, “3 kg-ko Compy Supreme Oilaskoa eta Arroza” eta “3 kg-ko Compy Supreme Izokina eta Arroza”; eta arraza txikiko txakurrentzat, “1,5 kg-ko Compy Supreme Oilaskoa eta Arroza”.

Oso proteina digerigarrien iturri dira bai oilasko freskoa bai izokin freskoa. Nutrizio-balio handikoak eta zapore bizikoak, gihar indartsu eta osasuntsuak garatzen laguntzen dute ere. Aminoazidoak eta gantz-azido esentzialak ematen dituzte, beste onura batzuen artean, ehunak osatzeko, immunitate-estatusarentzako eta hilea eratzeko beharrezkoak.

Pentsuari balio nutrizionala erantsi eta zapore biziago eta erakargarriago bat ematen dioten digerigarritasun handiko osagai aukeratuekin egindako produktuak dira. Zure txakurra elikatzeko aukerarik onena osatzen dute, honenbestez, haragi eta arraindun txakurrentzako Compy Supreme pentsuak.

Animalien nutrizio eta elikaduran aditua den Bynsa Mascotas bitarteko hornitzaileak garatu ditu produktu hauek El Burgo de Ebron (Zaragoza). Sorta honetako produktu berriak garatzen jarraitzen du; esate baterako, txakur seniorrentzako haragi eta arrain freskodun pentsua.