Katuentzako Compy pentsu berria: oilasko eta arrozezko gernu-trakturako Compy Supreme

Gernu Trakturako Compy Supreme Pentsu Berria, katu helduei zuzendua

2018ko otsailaren 15a

Compy Supreme pentsu sortak beste produktu bat eskaintzen du orain: Oilasko eta Arrozezko Gernu Trakturako Pentsu Berria. Horren formula gernu-kalkuluak eratzeko joera duten katu helduei zuzentzen zaie, eta bereziki, estrubita-kalkuluak dituztenenei.

Gainera, kumedun emeek ere hartzeko egokia da katuentzako pentsu hau; batez ere, ernaldiaren lehen erdian daudenen kasuan. Izan ere, nutriente kantitate handia jan, digeritu, xurgatu eta erabili behar izaten dute katemeek sasoi horietan, fetuaren hazkundeak eta esnea emateak aparteko ekarpenak eskatzen dizkiete eta, beren burua mantendu behar duten aldi berean.

Compy pentsu berriaren kalitate goreneko osagaiak

Katuentzako Compy pentsu mota hau lehengai natural, fresko eta oso nutritiboz eginda dago.

  • Oilasko freskoak eta arrautzak ematen duten proteina digerigarria eta goxoa da oso, eta gihar-masa mantentzen laguntzen du. Eta arrain-olioak duen DHAk burmuinaren funtzio kognitiboari mesede egiten dio.
  • Arroza, bere aldetik, digestioan primeran onartzen diren karbohidratoen iturri da, katuak bizitza aktibo eta oso bat izateko behar duen energia guztia jaso dezan.

Katu helduen elikadura osasuntsua

Elikadura ona funtsezkoa da zure katuak urteetan zehar osasun egoera ona mantentzeko. Hala, etxeko animalien nutrizioan adituak diren albaitariek osatutako talde batek garatu du oilasko eta arrozezko Gernu Trakturako Compy Pentsua. Elikagaiak, hain zuzen ere, baldintza hauek bete ditzan:

  • Nutrizioaren ikuspuntutik osoa izatea, beharrezkoak diren nutriente guztiak emanez.
  • Kontzentratua, goxoa eta tamaina txikikoa, modu egokian jaten dutela bermatzeko.
  • Oso digerigarria, eta kalitate goreneko osagaiez egina.

Nola laguntzen diote Compy pentsuek zure katuaren osasunari?

  • Gernu Traktuaren Kontrola:

Estrubita kalkuluak sortzea zailagoa izaten da gernua azidoa bada; metionina hidroxianalogoa txertatzearekin batera, hortaz, kalkulu horien eratzeko arriskua txikiagotzen da. Gainera, sodio mailen hazkunde osasuntsu batek kalkuluen eratzea murrizten laguntzen du, ur gehiago hartzeari mesede egin eta gernu egitea suspertzen baitu.

  • Defentsa Naturala:

Oso garrantzitsua da katu helduek FOSarekin eta legamia-paretekin aberastutako elikagaia har dezaten, immunitate-sistema indartzen eta heste-flora orekatzen laguntzen du eta.

  • Ikusmena eta Bihotza:

Taurinak ikusmenaren eta bihotzaren garapen egokian parte hartzen du. Katuek, hala ere, ezin dute beren kabuz sortu behar duten taurina guztia; oso garrantzitsua da, beraz, elikagaiak txerta dezan. Kumedun emeen kasuan are garrantzitsuagoa da taurina, ugalketa arazoak ekiditeko.

  • Ilajea eta Azala:

Dieta on batek zuzenean eragiten dio ilearen eta azalaren itxurari. Biotinaren, kobrearen eta zink kelatuaren baterako ekarpenak ilaje distiratsua, setatsua eta osasuntsua izaten laguntzen dio katuari.

  • Konplexu Antioxidatzailea:

Zitrikoen estraktuen, C bitaminaren eta E bitaminaren konbinazioak erradikal askeen kontrako borrokari mesede egiten dio, organismoaren zelulen zahartze goiztiarra moteltzen lagunduz.

  • Odor Control:

Dietan yucca schidigera eta FOS-a txertatzeak gorotzen eta gernuaren kiratsa murrizten laguntzen du. Oso garrantzitsua da katuek sarritan txiza egin dezaten suspertzea, gernua maskurian atxikitzen den denbora-tartea murrizteko.

Compy pentsuaren kalitatea

El Burgo de Ebron (Zaragoza) egoitza duen Bynsa fabrikatzaile adituak garatzen ditu Compy pentsuak, egunero beharrezkoak diren nutriente guztiak barne hartzen dituen dieta orekatu eta osoa bermatuz.

Compy pentsuen ekoizpen prozesuan zehar kalitate kontrol zorrotzak burutzen dira, lehengai naturalak jasotzen direnetik azken produktua lortzen den arte, kalitate goreneko pentsuak bermatzeko, hain zuzen ere.

Beste Zenbait Iradokizun

Mercadonan baditugu beste pentsu batzuk ere zure katuarentzat. Katu antzutua badaukazu, katu antzutuentzako Compy pentsu bereziak gomendatzen dizkizugu. Gehiegizko pisua saihestu eta behar dituzten nutriente guztiak ematen dizkie.

Katu txikia baduzu, katakumeentzako pentsu hauek gomendatzen dizkizugu, zure katutxoa elikatzeko aukerarik onena, ezbairik gabe.

Gure pentsuak ekoizteko prozesua ezagutu nahi duzu? Bideo honetan, pentsuen kalitate gorena lortze aldera egunero nola lan egiten dugun erakusten dizugu.