Snacks de premios para perros Compy

Compyren mokaduak, zure txakurra saritzeko

2023ko abenduaren 26a

Gure txakurrak onena merezi du. Beti dago hor, gu etxera noiz iritsiko, eta pozik hartzen gaitu iristen garenean. Gure familiako kide bat da; gustatzen zaio gurekin jolastea, gure ondoan atseden hartzea, eta gure konpainian mokadu bat hartzea.

Compy gama Mercadonarena da esklusiban; txakur mokofin eta apetatsuenentzat, pentsuak ez ezik, mokadu-aukera zabala du.

Compyren mokaduak elikadura-osagarri bat baino gehiago dira. Gure txakurrari egunero gutizia bat emanda, harekiko konplizitatea estutzen dugu; sari gisa emateak hezten laguntzen digu, eta elkarrekin pasatzen dugun denbora entretenigarriagoa eta bereziagoa egiten da, bai etxean, bai kanpoan.

Horregatik, zure txakurrari mokadu bat ematera animatzen zaitugu, haren leialtasuna saritzeko. Txakurra aldiro ezustean harrapatzeko, mokadua aldatzen joan zaitezke, arrazaren eta adinaren arabera.

Noiz eta nola saritu zure txakurra?

Texto 6 Imagen Snacks Perros

Helburua heztea bada, sariak nolabaiteko zentzuarekin ematea komeni da. Ez da txarra noizean behin itxuraz arrazoirik gabe gutizia bat ematea, baina oso garrantzitsua da ontziaren atzealdean txakur-tamaina bakoitzerako adierazten den elikadura-gidari jarraitzea.

Hezte-programetan, askotan erabiltzen dira halako elikagaiak, eta beti erabili behar dira zorrotz eta eraginkortasunez. Animaliak ulertu egin behar du zein ekintza saritzen zaion; horregatik, une oso zehatzetan eta zuzenean eman behar zaio saria, baina ez gehiegitan, elikagai osagarria baita.

Sariak maskotaren indargarri positibo gisa erabiltzen dira kasu hauetan, adibidez:

  • Txakurra jarduera bat egiteko entrenatzen ari garenean; adibidez, eseri, hanka eman, etab.
  • Haren portaera hobetu nahi dugunean. Adibidez, bainua hartzean ondo porta dadin, ez dezan muturra platerean sartu guk lurrean utzi aurretik, etab.
  • Txakurkumeak beren egitekoak kalean egiten ikasten ari direnean.
  • Eta abar.

Gainera, hainbat funtziotako snackak eman diezazkiokegu, hala nola hortzetako higieneari laguntzekoak eta hats freskoa izaten laguntzekoak.

Animalientzat egokiak ez diren sari-motak

Ez zaie eman behar gozokirik ez txokolaterik, haien osasunerako kaltegarriak direlako. Oilasko-hezurrik ez emateko ere aholkatzen dute, ezpaletan zatitu baitaitezke, eta arazoak eragin, animaliaren ahoan edo digestio-hodian kateatuz gero.

Texto 7 Imagen Snacks Perros

Gomendio garrantzitsu bat: indartze positiboari laguntzeko, sariak beti eman txera- eta maitasun-adierazpenekin batera. Txakurrei ez zaie sariekin soilik erakusten. Horregatik, garrantzitsua da, halaber, ferekak egitea, ahots-tonu atsegina erabiltzea, konplizitate handia erakustea, haiekin denbora pasatzea, etab.

Compyren mokadu dibertigarriak eta zaporetsuak txakur helduentzat

Compy Bihotzak

Compy Corazones de Mercadona

Zure txakurra benetan maitemindu nahi baduzu, eskain iezazkiozu oilasko freskoz egindako bihotz-formako mokadu samur eta goxoak. Immunitate-sistema indartzen laguntzen dute.

Ezin hobeak dira hortz-hagin sentiberak dituzten zakurrentzat eta janari hezea jatera ohituak daudenentzat.

Arratza txikiko, ertaineko eta handiko txakur helduentzat egokia.

Ontzia: 350 gramo

Compy Makilatxoak

Compy Palitos de Mercadona

Makila-formako mokadu dibertigarri hauek ilea zaintzeko eta hesteetako ongizatea lortzeko osagaiak dituzte. Gainera, bitaminaz aberastuta daude.

Arratza txikiko, ertaineko eta handiko txakur helduentzat egokia.

Ontzia: 200 gramo

Hirugihar Zaporeko Compy Gutiziak

Delicias sabor bacon de Mercadona

Hirugihar-zaporeko zerrenda gozoak, ilea zaintzen eta bihotza eta ikusmena egoki izaten laguntzen duten osagaiekin.

Arratza txikiko, ertaineko eta handiko txakur helduentzat egokia.

Ontzia: 150 gramo

Compy Hortzetako Makila

Compy Stick Dental de Mercadona

Arraza ertain edo handiko txakur helduentzat egokia; hortzetako higieneari laguntzen dio.

Osagai aktiboei eta forma-testuren eragin fisikoari esker, hortzetan plakarik eta lertzorik ez eratzen eta hats freskoa izaten laguntzen du.

Gainera, koipe gutxikoa da, eta azukre erantsirik gabea.

Ontzia: 208 gramo

Compy Hortzetako Minimakila

Compy Mini Stick Dental de Mercadona

Arraza txikiko txakur helduentzat egokia; hortzetako higieneari laguntzen dio.

Osagai aktiboei eta forma-testuren eragin fisikoari esker, hortzetan plakarik eta lertzorik ez eratzen eta hats freskoa izaten laguntzen du.

Gainera, koipe gutxikoa da, eta azukre erantsirik gabea.

Ontzia: 250 gramo

Compyren mokadu dibertigarri eta gozoak arraza guztietako txakurkumeentzat eta arraza txikiko helduentzat

Compy Junior Mokaduak

Compy Snacks Júnior de Mercadona

Mokadu bigun eta erraz murtxikatzen den hau egokia da arraza guztietako txakurkumeentzat, 3 hilabetetik gorakoentzat eta arraza txikiko txakur helduentzat.

Haren osagaiek ilea zaintzen eta hesteak ongi izaten laguntzen dute.

Ontzia: 125 gramo

Beste gomendio batzuk

Informa zaitez xehetasun handiagoz Compy pentsuaren kalitateaz.

Badakizu nola elikatu zure txakurra, haren tamainaren arabera? Ikasi behar duen janaria ematen.

Kontatuko dizugu, halaber, nola gehitu elikagai hezea zure maskotarentzat.