COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Calidad pienso Compy

Compy pentsuak dituen Bitaminak

2016ko irailaren 22a

Elikagaietan aurki ditzakegun sustantziak dira bitaminak, gizaki eta gainontzeko animalien bizitzarako ezinbestekoak. Txakur zein katuentzako Compy pentsuen osagai dira, hortaz.

Vitaminas en pienso compy para perros y gatos

Mikronutriente hauek gorputzeko hainbat prozesu biologikotan parte hartzen dute: hazkuntzan, edoskitzean eta ugalkortasunean, adibidez. Bitaminetako bakoitzak zeregin jakin bat du, eta horren faltak nutrizio arazoak eragin ditzake.

Organismoak berak ezin ditu ekoiztu behar dituen bitamina gehienak, honenbestez, ezinbestekoa du elikagaietatik jasotzea hauek. Txakur zein katuentzako Compy pentsuek gure maskotei osasun ona izaten laguntzeko beharrezkoak diren bitamina guztiak dauzkate.

Bitaminak beren disolbagarritasunaren arabera sailkatzen dira: gantzetan disolbagarriak (lipodisolbagarriak) eta uretan disolbagarriak (hidrodisolbagarriak).

Bitamina lipodisolbagarriak:

  • A bitamina.

Zeregin bereziki garrantzitsua du ikusmenean, azalaren osasunean eta ehunak osatzean. Animaliaren hezurdurak eta ugalkortasunak ere behar-beharrezkoa dute bitamina hau.

  • D bitamina.

“Errakitismoaren kontrako bitamina” izenez ere ezaguna, fosforo eta kaltzioaren metabolismoa arautzen eta azken elementu hau xurgatzen laguntzen du, hortz eta hezurretako kaltzio-mailak mantenduz.

  • E bitamina

Oxigenoa bereganatzeko duen gaitasunari esker, zelulen antioxidatzaile gisa aritzen da. Eginkizun garrantzitsua du, halaber, giharren eta gantzen metabolismoan, eta immunitate-sistema sendoa mantentzen laguntzen du.

  • K bitamina.

Bitamina lipodisolbagarri hau ere badu Compy pentsuak. Odolaren gatzapenean funtsezkoa da eta globulu gorriak sortzen laguntzen du.

Bitamina hidrodisolbagarriak:

  • C bitamina.

Txakur eta katuen dietan sartu beharrezko bitamina ez bada ere, txertatu egiten dute Compy produktuetako batzuek, beste zenbait bitaminarekin batera konbinatzen denean, B6arekin kasu, kartilagoaren eratze normalerako behar den kolagenoaren sorkuntzan laguntzen baitu. E bitamina eta selenioarekin duen baterako eragina, bestalde, erradikal libreak kontrolpean izaten laguntzen du, organismoaren zelulen zahartze goiztiarraren berandutzeari mesede eginez.

  • B taldeko bitaminak.

Compy pentsuak, gainera, zelulen metabolismoarekin harremanetan dauden B taldeko bitamina hidrodisolbagarriak ditu: B1 bitamina (tiamina), B2 bitamina (erriboflabina), B3 bitamina (niazina), B5 bitamina (azido pantotenikoa), B6 bitamina (piridoxina), B8 bitamina (biotina), B9 bitamina (azido folikoa) eta B12 bitamina (kobalamina).

Compy produktuetako batzuetan biotina ekarpen berezia txertatzen da. “Ilearen bitamina” esaten dioten horrek ilea eta azalaren itxurari laguntzen dio, gantz-azidoen eta larruazaletako zelulen metabolismoari on egiten dio eta.

Txakur eta katuentzako Compy pentsuan presente dauden bitamina guztiak, beraz, funtsezkoak dira zure maskotak bere bizitza osoan zehar jateko moduko elikagai oso eta orekatu bat lortzeko.

Beste Zenbait Iradokizun

Compy pentsuen ekoizpen prozesuei buruzko artikuluak irakurtzea gomendatzen dizugu, bai eta Mercadonaren pentsuari egiten zaizkion kalitate-kontrolen gainekoak ere.