Arraza txikiko txakurrentzako Izokin Fresko eta Arrozdun Mercadonaren Compy Supreme pentsu berria.

Arraza txikiko txakurrentzako Izokin Fresko eta Arrozdun Mercadonaren Compy Supreme pentsua

2017ko irailaren 25a

Arraza txikiko txakurrentzako Compy Supreme, Mercadonaren pentsu berria, zorrozki aukeratutako osagai oso nutritiboez egindako produktua da, txakurrek bizimodu gogotsu eta betea izan dezaten. Funtsezkoa da beraien dieta orekatua eta nutrizionalki osoa izatea, egunero behar dituzten nutrienteak eman diezazkien. Honenbestez, haien bizitza osoan zehar osasun egoera optimoa eta gorputzaren pisu egokia mantentzeko diseinatu da elikagai hau, behar duten guztia ematen baitie, janariaz goza dezaten beharrezkoa den zaporea barne.

Kalitate bikaineko osagaiak Compy pentsuan

Mercadonaren arraza txikiko txakurrentzako Compy Supreme pentsuak izokin freskoa du, ore hoztu eran txertatua, ezaugarri nutrizional guztiak mantentzeko moduan, bai eta beste zenbait osagai aukeratu ere, hala nola arrautza, balio biologiko handiko proteina-iturria, eta arroz integrala eta tapioka, digerigarritasun eta digestio-tolerantzia handiko karbohidratoak biak, eta energia-iturriak ere.

Mercadonaren arraza txikiko txakurrentzako pentsu honek nire maskotari dakarzkion onurak:

Produktu honek baditu abantaila berezi batzuk, bere konposizioan aurki ditzakegun zenbait osagairi esker, besteak beste:

  • FOS + MOS: immunitate sistema indartu eta heste-flora orekatzen laguntzen dute.
  • Biotina eta zink kelatoa: azala eta ilajearen itxurari mesede egiten diote. Zink kelatoa, gainera, hestean bikain xurgatzeko moduko mineral-iturria da.
  • Konplexu antioxidatzailea (C bitamina, E bitamina, Selenioa, taurina eta Beta-Karotenoak): hauen guztien ekarpen konbinatuak erradikal askeak indargabetzen eta organismoaren zelulen zahartze goiztiarra berandutzen laguntzen du.
  • B6 eta C bitaminak, eta L-Karnitina: B6 eta C bitaminek kartilagoaren eraketa normala sustatzen dute. Eta L-Karnitinak txakurren gorputzeko gantz pilaketa gutxitzen laguntzen du, gihar masa orekatua eta neurriko pisua manten dezaten.
  • Arrain-olioa eta alga-irina (Omega 3): DHA txertatzen dute bi osagaiek, garunaren garapenean lagundu eta funtzio kognitiboari mesede egiten diona.

Mercadonaren pentsu osoa eta orekatua dugu arraza txikiko txakurrentzako Izokin fresko eta Arrozdun Compy Supreme, kalitate goreneko osagaiez egina baitago, izokin freskoa dela bere osagaien arteko lehena.

Etxeko animalien nutrizioan adituak diren albaitariek garatu dute pentsua, txakurrek egunero behar dituzten nutriente guztiak barnean hartzen dituen dieta osatzeko, hau da, nutrizionalki osoa, bai eta kontzentratua, zaporetsua, modu egokian jan ahal izateko tamaina aproposekoa eta arras digerigarria ere; oso kalitate handiko osagaiak dituen produktua, alegia.

Beste Zenbait Iradokizun

Compy pentsuen formula berriak irakurtzea gomendatzen dugu, txakurren beharrizan nutrizionalak asebetetzeko adituek garatu dituzten formula berriei buruzko argitalpena.

Azkenik, zure maskotari ondoen egokitzen zaion Mercadonaren pentsu mota ezagut dezakezu.