Arraza txikiko txakurrei zuzendutako Arkume, Txahal, Barazki eta Arrozezko Compy Mini Mix pentsu berria, Mercadonan salgai dagoeneko, zapore zoragarriko elikagaia da: osoa, orekatua, eta lehengai naturalez ekoiztua. Zure maskotaren dietak behar dituen nutriente guztiak txertatzen ditu, urteetan zehar osasun egoera optimoari eutsi diezaion.
Partikula anitzekoa da Txakurrentzako Compy Mini Mix pentsua. Izan ere, lau kroketa ezberdin txertatzen ditu plater berean: txahala, arkumea, barazkiak eta arroza. Kroketen tamaina ezin hobea da arraza txikiko txakurren digestioa errazteko; gainera, zapore ezberdinekoak izanik, oso kroketa goxoak irudituko zaizkio zure txakurrari.
Compy Mini Mix pentsua: Bitaminak eta mineralak dituen formula nutritiboa
Hezurrak indartsu manten daitezen, kaltzioaren eta fosforoaren arteko erlazio egokia du Compy Mini Mix pentsuak, bai eta bitamina D3 ekarpen gehigarria ere. Osagai hauen konbinazioak hezur-sistemaren egoera onari mesede egiten dio.
(A-D-E-B) bitamina anitzeko konplexuak, halaber, zure maskotaren organismoari orekan eta harmonian egoten laguntzen dio.
Compy pentsuaren onurak: Hesteetako ongizatea eta ilaje distiratsua
Compy Mini Mix pentsuaren formularen konposizioak beterraba-orea du, neurriz hartzigarria den zuntz iturri gisa. Honi esker, hesteetako mukosaren xurgatzeko gaitasuna hobetzen da, txakurraren hesteen funtzionamendu egokiari laguntzeko eta gorotzak hobeto forma daitezen.
Hegazti jatorriko gantza, bere aldetik, energia eta Omega 6 iturri gisa aritzen da, ilaje distiratsuagoa eta osasuntsuagoa mantentzen lagunduz.
Compy elikadura aholkuak
Zure maskotaren zainketarako, beraren azpilean egunean gomendatutako kantitatea jartzea gomendatzen dugu, beste produktuekin nahastu gabe, elikadura aldaketa egin ezean. Kroketak ez bustitzea gomendatzen da, beraien trinkotasun normalak zure txakurraren hortzeria ondo mantentzen eta beraren digestioa hobetzen laguntzen baitu.
Txakur gehienek denbora tarte bat behar izaten dute elikadura berri batera egokitzeko, digestio arazoak saiheste aldera. Horregatik, produktuz aldatzen duzunean, gogoratu zure txakurraren momentuko elikagaia gradualki aldatu behar duzula, elikagai berria aste batean zehar ezarian-ezarian txertatuz, beraren elikagai bakarra bihurtzen den arte.
Compy pentsuaren kalitatea
Etxeko animalien elikaduran adituak diren albaitariek garatu dituzte Compy produktu guztiak, El Burgo de Ebron (Zaragoza) egoitza duen Bynsa fabrikatzaile adituarentzat, egunero beharrezkoak diren nutriente guztiak barne hartzen dituen dieta orekatu eta osoa bermatuz.
Compy pentsuen ekoizpen prozesuan zehar kalitate kontrol zorrotzak burutzen dira, lehengai naturalak jasotzen direnetik azken produktua lortzen den arte, kalitate goreneko pentsuak bermatzeko, hain zuzen ere.
Beste Zenbait Iradokizun
Arraza txikiko txakurrentzako Compy pentsuen bila ari bazara, Mercadonaren Izokin Fresko eta Arrozdun Compy Supreme pentsuari buruz prestatu dugun argitalpena irakurtzea gomendatzen dizugu.
Eta artikulu hau ere irakurtzea gomendatzen dizugu, Mercadonaren Compy pentsuaren kalitateari buruz zerbait gehiago jakin dezazun.