Mahaia apaintzeko zenbait aukera eta behin erabiltzeko produktu ugari Gabonetako otorduetarako.

Zenbait ideia Gabonetan zure mahaia apaintzeko

2019ko abenduaren 19a

Gonbidatuak etorri ohi zaizkigu etxera Gabonetan, eta une gogoangarriak igarotzen ditugu mahaiaren inguruan, maite ditugunak alboan ditugula. Horregatik, komeni da giro erosoa, praktikoa eta atsegina sortzea otordu bakoitzerako.

Behin erabiltzeko produktuen aukera zabala eskaintzen dizu Mercadonak: mahai-zapiak, ahozapiak, platerak, edalontziak..., diseinu ederrekoak eta ongi bereiziak, primerakoak izan daitezen bazkariak, afariak eta otorduondoak.

Zenbait dekorazio-diseinu aukeran

Ideia hauekin, giro egokia sortzen lagunduko dizugu, egun gogoangarri hauetan zure senide edo lagunekin egiten dituzun otorduak arrakastatsuak izan daitezen. Gainera, aukera bat baino gehiago duzu:.

Mahai-zapi gorria

Kolore gorriko mantela, Gabonetako edozein apaingarrirekin erraz konbinatzeko modukoa.

Texto 1 Imagen actualizacion mesa navidad

Elurrarekin apaintzeko diseinua

Soila eta estilo handikoa da diseinu hau, eta apainketarako oinarrizko koloreak argiagoak dira, zuria, urre-kolorea eta krema eta berde ukituak ditu mahai-zapi eta ezpainzapietan.

Texto 2 Imagen actualizacion mesa navidad

Hona zer eskaintzen duen elurraren diseinuak:

  • Mahai-zapi tolestua (oihalezko testura), 2 x 1,20 m-koa
  • Biribilki-itxurako mahai-zapia
  • Kartoizko platerak, 26 x 26 cm-koak
  • Kartoizko edalontziak
  • Ezpainzapiak

Poinsettia diseinua

Diseinu honen elementuek pazko-loreak dituzte, eta konjunto oso erakargarria sortzen dute. Krema- eta urre-kolorea ditu oinarrian mahai-zapiak, eta ertzak pazko-lorez apainduak ditu. Horrekin konbinatzeko, platerak eta edalontziak gorriz eta berdez apainduta daude, eta haiek ere badituzte pazko-loreak.

Texto 3 Imagen actualizacion mesa navidad

Hau aukeratu baduzu, erabili eta botatzeko elementu hauek dituzu:

  • Mahai-zapi tolestua (oihalezko testura), 2 x 1,20 m-koa
  • Paperezko mahai-zapia
  • Kartoizko platerak, 26 x 26 cm-koak
  • Kartoizko edalontziak
  • Ezpainzapiak
  • Topa egiteko kopak

Mahaia apaintzeko beste produktu batzuk

Hiru dekorazio-aukera horiez gain, produktu apaingarri gehiago ere badituzu Mercadonan, aipatu ditugun diseinuekin primeran uztartzen direnak:

  • Urre-koloreko kartoizko erretiluak, zenbait tamainatakoak: 25 x 34 cm eta 18 x 24 cm.
  • Urre-koloreko kartoizko platerak, 20 x 20 cm-koak
  • Topa egiteko kopak

Kandela perfumatuak

Gainera, Gabonetako otorduetan giro ezin hobea sortzeko, aroma hauetako kandela perfumatuak jarri ditugu aukeran:

  • Banilla
  • Basafruituak
  • Kanela
  • Tropikala
  • Chai tea

Beste gomendio batzuk

Eguberrietan janaria prestatzeko errezeten bila zabiltza?