COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Mahaia apaintzeko zenbait aukera, eta behin erabiltzeko produktu ugari Gabonetako otorduetarako.

Zenbait ideia Gabonetan zure mahaia apaintzeko

2018ko abenduaren 20a

Gonbidatuak etorri ohi zaizkigu etxera Gabonetan, eta une gogoangarriak igarotzen ditugu mahaiaren inguruan, maite ditugunak alboan ditugula. Horregatik, komeni da giro erosoa, praktikoa eta atsegina sortzea egonaldi bakoitzerako.

Behin erabiltzeko produktuen aukera zabala eskaintzen dizu Mercadonak: mahai-zapiak, ahozapiak, platerak, edalontziak..., diseinu ederrekoak eta ongi bereiziak, primerakoak izan daitezen bazkariak, afariak eta otorduondoak.

Zenbait dekorazio-diseinu aukeran

Bi diseinu-mota hauek eskaintzen dizkizugu:

Poinsettia diseinua

Mesa Navidad Poinsettia Imagen

Pazko-lore tradizionala du apaingarri aukera honek, eta kolore gorriak, berdeak eta krema-tankerakoak dira nagusi; Gabonetako klasikoak, alegia.

Diseinu hori hautatzen baduzu, behin erabiltzeko produktu hauek dituzu:

  • Mahai-zapi tolestua (oihal-testura)
  • Biribilki-itxurako mahai-zapia, lore gorria
  • Biribilki-itxurako mahai-zapia, lore krema-kolorekoa
  • Ezpainzapiak
  • Edalontziak
  • Platerak

Nieve diseinua

Mesa Navidad Nieve Imagen

Kolore argiagoak —zuriak eta kremak— ditu diseinu horrek, ezin egokiagoak beste edozein kolorerekin konbinatzeko.

Hona zer eskaintzen duen Nieve diseinuak:

  • Mahai-zapi tolestua (oihal-testura)
  • Biribilki-itxurako mahai-zapia
  • Ezpainzapiak
  • Edalontziak
  • Platerak
  • Mahai-bidea

Mahai-bidea

Horra dekorazio-aukerarik informalena eta modernoena, Nieve diseinuaren tonuak gordetzen eta mahaia apaintzeko aukera ugari eskaintzen dituena.

Hiru erabilera-modu:

1. Mahaian luzetara zabaltzea, zuzenean haren gainean.

Mesa Navidad Nieve Imagen 1

2. Mahai-zapi indibidual gisara erabiltzea, lau piezatan

Mesa Navidad Nieve 2 Imagen

3. Bi pieza zabaltzea mahaian, zabaletara, zuzenean haren gainean.

Mesa Navidad Nieve 3 Imagen

Mahaia apaintzeko beste produktu batzuk

Hiru dekorazio-aukera horiez gain, produktu apaingarri gehiago ere badituzu Mercadonan, aipatu ditugun diseinuekin primeran uztartzen direnak:

  • Biribilki mahai-zapiak, gorriak eta zilar-grisak
  • Ahozapi gorria
  • Urre-koloreko tresneria: Bali plater zapala, plater karratua, Oro katilua, blondadun Oro erretiluak
  • Kandelak: Hiru kolore aukeran: gorria, urre-kolorea eta zilar-grisa
  • Cava-kopak

Beste gomendio batzuk

Gabonetako bazkari eta afarietarako ideia bikainak aurkituko dituzu errezetak atalean. Aprobetxa itzazu!