COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Urteari ongietorria eman erabili eta botatzeko kopekin, hamabi kanpai-hotsak zenbatzeko zortearen mahatsak erabiliz, eta Mercadonaren kotilioi koloretsuarekin dibertituz.

Urte Bukaera Mercadonan

2017ko abenduaren 29a

Gau dibertigarrienetako baterako presta zaitez, distira, poza eta barreak urte berriaren preludio direla. Gozatu gure kotilioiaz konpainia onean, hamabi kanpai-hotsen magia bizi ezazu “zortearen mahatsak” lagun, eta Urte Berria heltzean, zure gertukoekin topa egin ezazu, Mercadonaren erabili eta botatzeko kopekin.

Mercadonaren Kotilioi koloretsua

Mercadonaren kotilioia banakako poltsa erosoetan aurkezten da, eta kolorez betetako diseinuak aurkituko dituzu horien barruan. Lepoko, karatula, serpentina eta txilibitu bana dakartzate pack guztiek, eta baita aukeran dagoen beste elementuren bat ere, hala nola 20ko hamarkadako diadema xarmagarriak, ileorde dibertigarriak, edo antena kaskarinak, aukeratutako poltsaren arabera.

Serpentinak airean zabaldu, mozorrotu zaitez, mila lepoko nahastu, eta umore onenarekin has ezazu urte berria.

Cotillón Mercadona

Urte berriari topa egin

Tradiziozko usadioa da hamabi kanpai-hotsak entzun ondoren urte berriari topa egitea. Gure erabili eta botatzeko kopa estilizatuak baliatuz, bada, ohitura hori era erosoan burutzeko modua eskaintzen dizugu Mercadonan. Plastiko gardenez eginak eta oin beltz gartxukoak, festaren ondoren garbitu behar ez izateko aukera perfektua dira. Desmuntaturik erosten direnez, ez dute ia espaziorik hartzen. Sofistikazioa eta erosotasuna, glamourez betetako gau baterako.

Copas desechables Mercadona

Mercadonaren zortearen mahatsak

Hamabi mahatsen tradizioa bete ezazu, urteko azken hamabi kanpai-hotsak entzutean mahats bana janez. Ohitura hau betetzen baduzu, kondairaren arabera, zorte ona izango duzu hastear den urtean zehar.

Aurkitu gehien gustuko duzun aukera: Aledo barietateko hazidun mahats zuri mordo tradizionala; hazirik gabeko mahats mordoa; edo hazirik gabeko erloju-mahatsak, paketatuak eta hamabi kanpai-hotsetarako prestatuak. Kontsumitzeko gertu!

Hona beste aukera bat: Mercadonaren mahatsak almibarretan. Eroso-erosoak, mahats zuritua eta hazirik gabea bilatzen dutenentzat.

Uvas Mercadona

Eta etxeko gozozaleenentzat, Hacendado Xuxes Mahatsak. Bi poltsadun pack-etan merkaturatzen dira, horietako bakoitzean mahats zaporeko hamabina litxarreria aurkituko dituzula, testura samurrekoak eta kontsumitzeko oso errazak.

Uvas Xuxes Hacendado

Ez dago aitzakiarik lagunekin eta familiakoekin batera zure gaurik onena ez bizitzeko. 2018 on!

Beste Zenbait Iradokizun

Zure mahaia dotoreziaz eta gustu onez apain ezazu, bizitza errazten dizuten Mercadonaren erabili eta botatzeko mahai-oihal, ezpainzapi, edalontzi eta platerrak baliatuz.

Eta gosegarri gisa ateratzeko, aukera ezazu gure gazta, pate eta urdaiazpiko eskaintza zabalaren artean: Gabonetako mokadu zaporetsuak, urteari agur egiteko.