COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Urtezahar-gauaz gozatzeko behar duzun guztia Mercadonan aurkituko duzu.

Pasatu Urtezahar-gaua Mercadonarekin

2018ko abenduaren 27a

Urteko gau bereziena ospatzeko garaia iritsi da. 2018ari agur behar bezala esateko eta senideekin eta gehien maite ditugunekin Urtezahar-gau zoragarria pasatzeko behar duzun guztia eskaintzen dizugu Mercadonan.

Inork irudikatzen al du Urtezahar-gau bat topa egin gabe edo kotilioirik edo hamabi mahats-alerik gabe, edo besarkada eta musurik gabe? Ez litzateke gauza bera izango, ezta? Mercadonak urte-amaierako gau ahaztezin bat igarotzea opa dizu.

Topa egiteko cavak eta ardo aparrak

Osasunagatik eta hastera doan urtea oparoa izan dadin topa egiteko, onena cava-botila batzuk edo ardo apar batzuk eskura izatea. Kortxoa kentzean botilek ateratzen duten soinua da Urtezahar-gaueko giroaren elementu bereizgarrietako bat.

  • Cabré & Sabaté cava bruta: Xarel-lo, Macabeo eta Perellada mahats-barietateekin egina. Zapore bizikoa, urre-kolore horikoa eta burbuila fin eta iraunkorrekoa.
  • Cabré & Sabaté cava erdilehorra: aurrekoaren antzeko ezaugarriak ditu, eta ukitu gozo-gozo bat eransten dio zaporeari.
  • Ophicus aparduna: Airén, Verdejo eta Chardonnay mahatsekin egina. Hori zurbil kolorekoa, fresko eta leun sartzen du burbuila ahoan.

Cavas y espumosos para brindar de Mercadona

Cava-kopak

Urte amaierako kanpai-hotsen ondoren ohi bezala topa egiteko, behin erabili eta botatzeko cava-kopak ditugu. Diseinu dotorekoak, plastiko gardena eta oinarria beltza dutenak, aukera ematen dizute beldurrik gabe topa egiteko. Eta onena: ez da beira hautsirik bildu behar, eta jaia amaitutakoan garbitu beharrik ez.

Muntatu besterik ez duzu egin behar, desmuntatuta saltzen baitira, eta edateko eta topa egiteko prest izango dituzu berehala!

Jan hamabi mahats-aleak gustukoen duzun moduan

Urtezahar-gauean ohikoa da hamabi mahats-ale jatea gauerdiko kanpaiak jo bitartean. Esaten dutenez, hamabi aleak irenstea lortuz gero, zorte ona izango duzu urte osoan. Beraz, jantzi zure arroparik onenak, egin topa gertukoekin, eta, hamabietan kanpaiak jotzen hasten direnean, aukeratu zure mahats-alerik gogokoenak:

  • Hazidun mahats zuriko ohiko mahats-mordoa, Aledo barietatea.
  • Erloju-mahatsa, hazirik gabeko aleak, paketatuak eta dagoeneko kontsumitzeko prest daudenak.
  • Mahatsa almibarretan: gozozaleentzat; oso eroso jatekoak, zurituak eta hazirik gabeak.
  • Xuxes mahatsa: Poltsatxo bakoitzak mahatsa zaporedun 12 gozoki bigun ditu.

Toma las doce uvas como más te guste de Mercadona

Gozatu gure kotilioiarekin

Kotiloia alaitasunaren eta dibertsioaren sinonimoa da: serpentinak airean, txilibitu-hotsa, lepoko edo mozorro dibertigarriak, beti barre-algaraz beteta... festa hasi dela argi eta garbi adierazten dute.

Mercadonaren paketeetan Urtezahar-gaueko festa-girorako ezinbesteko elementuak aurkituko dituzu: lepokoa, mozorroa, serpentina eta txilibitua; eta, horiez gain, ileordeak, antenak edo tiarak, hautatzen duzun poltsaren arabera. Goza ezazu!

Disfruta con nuestro cotillón Mercadona

Beste gomendio batzuk

Oraindik Urtezahar-gauean afaltzeko zer prestatuko duzun erabaki ez baduzu, ikusi jai-egun hauetarako proposatzen dizkizugun Harategiko, Arrandegiko eta Urdaitegiko gure errezetak.