Gure oinak zaintzeko eta babesteko, ez dago oinetarako gure barne-zolak baino ezer hoberik. Oinetako-mota guztietarako.

Oinetakoetarako barne-zolak, zure oinak eroso egoteko

2020ko otsailaren 24a

Nekatu egiten zaizkizu oinak? Denbora asko pasatzen duzu zutik, eta mindu egiten zaizkizu? Probatu oinetakoetarako gure barne-zolak, eta ongizate-sentsazio bat sentituko duzu, bai eta ibilera atseginagoa eta arinagoa ere.

Oinak gure anatomiaren zati oso delikatua dira. Oso garrantzitsua da haien konforta eta oinetakoen erosotasuna zaintzea, eta perfektua izatea lor daiteke zure oinetara egokitzen den barne-zola bat erabiltzen baduzu.

Oinetako zer barne-zola aurki ditzakegu Mercadonan?

Oinetako-mota guztietarako barne-zolak ditugu (kiroletakoak, botak eta sandaliak; takoidun oinetakoak eta botak; oinetako irekiak). Gainera, batzuk beroagoak dira, negurako; edo anatomikoak eta xurgatzaileak; mina eta nekea arintzeko egokiak; transpiratzen dutenak; usaina neutralizatzen dutenak, eta abar. Zein da zurea?

Hautatu zure beharretara ongien egokitzen den barne-zola:

Aloea eta ikatz aktiboa dituen barne-zola Oinetako-mota guztietarako

  • Oinarrizkoa, leuna eta erosoa
  • Oinak izerditzea saihesten du
  • Usaina neutralizatzen du
  • Materiala: poliesterra eta latexa, ikatz aktiboarekin

Plantilla Calzado Aloe Vera

Konforterako barne-zola Oinetako-mota guztietarako

  • Transpiragarria, konfort-efektua
  • Ibiltzean jasaten den inpaktua leuntzen du
  • Anatomikoa
  • Ergonomikoa
  • Materiala: apar malgua (arneflex) eta poliesterra

Plantilla Calzado Confort

Larruzko barne-zola Oinetako-mota guztietarako

  • Larruzkoa
  • Leuna
  • Larruzko oinetakoen ordezko gisa erabiltzen da nagusiki
  • Transpiragarria
  • Materiala: grain arabiar ardiaren larrua eta poliuretano-aparra

Plantilla Calzado Piel

Lady barne-zola. Takoidun oinetakoetarako

  • Oinazpiaren aurreko aldea babesten du, hori baita oinetako-mota honekin zapaltzean gehien sufritzen duen atala.
  • Mina arintzen du
  • Materiala: larru sintetikoa eta poliuretano-aparra

Plantilla Calzado Lady

Memory barne-zola. Oinetako-mota guztietarako

  • Oina babesten du
  • Isolamendua handitzen du
  • Haren lodieraren ondorioz, baliteke oinetakoa beteago nabaritzea
  • Erosotasun handia

Plantilla Calzado Memory

Lanerako barne-zola Laneko bota eta zapatetarako

  • Oin eta hankei deskantsatzen laguntzen die; lanean ahalegin fisikoa egin behar izaten duten pertsonentzat.
  • Lodieraren ondorioz, baliteke oinetako handiagoa behar izatea
  • Nekea arintzen du
  • Materiala: Poliesterra, eta Foama eta PU Pouringa

Plantilla Calzado Trabajo

Gelezko barne-zola Oinetako-mota guztietarako

  • Atseden-efektua, gelak lagundu egiten baitu pausoa ematean oina babesten
  • Anatomikoa
  • Ehun xurgatzailea
  • Materiala: poliesterra, TPR gela eta latex irristagaitza

Plantilla Calzado Gel

Kirolerako barne-zola. Kiroletako oinetakoetarako

  • Oina inpaktutik babesten du
  • Anatomikoa: oina jasoago geratzen da kirol-oinetakoaren barruan
  • Materiala: poliesterra, evalen performance grisa, eva gorria eta pelotte gela

Plantilla Calzado Sport

Gelezko barne-zola irristagaitza. Zapata irekietarako

  • Oina irristatzea saihesten du, balazta-efektua egiten du.
  • Finkapen handia
  • Materiala: poliuretano-gela eta gela estaltzen duen silikonazko xafla

Plantilla Calzado Antideslizante

Neguko barne-zola Oinetako-mota guztietarako

  • Oinarrizkoa, leuna eta erosoa
  • Konfort termikoa
  • Materiala: poliesterra eta latexa, bakterioen aurkakoarekin

Plantilla Calzado Invierno

Orporako larruzko barne-zola erdia Oinetako-mota guztietarako

  • Behar espezifikoetarako: orpoa altuago edukitzen laguntzen du.
  • Erosotasun maximoa
  • Materiala: grain arabiar ardiaren larrua eta pelotte latexa, 2 tamaina

Plantilla Calzado Plantilla Talon

Orpo-babesa. Oinetako itxietarako

  • Orpo inguruko urratuak eta arazoak ekiditen ditu
  • Materiala: poliesterra eta latexa

Plantilla Calzado Protector de talon

Oinetakoetarako gure barne-zolak erabiltzeko aholkuak

Barne-zola hauek erabiltzea oso erraza da, baina aholku hauek hartu behar dira kontuan:

  • Oinetakoaren barrualdeak garbi eta lehor egon behar du.
  • Oinetakoaren jatorrizko barne-zola atera behar duzu berria jarri aurretik.
  • Eskuz garbitu behar da.
  • Askotan sortzen den zalantza da barne-zola noiz aldatu. Ematen diogun erabileraren araberakoa da hori. Nolanahi ere, lehenengo higadura-zantzuak agertzen direnean aldatu egin behar da.
  • Gomendatzen da oinetakotik barne-zola ateratzea erabili ondoren, haizatzeko eta lehortzeko, batez ere oinak asko izerditzen direnean.

Nola moztu barne-zolak?

Barne-zolak mozteko bi modu proposatzen dizkizuegu.

1. aukera: Ahal izanez gero, oinetakoen jatorrizko barne-zola erabili berria mozteko “gida” gisa. Horretarako:

  • Atera oinetakoak duen barne-zola.
  • Moztu beharreko barne-zola berriaren gainean jarri.
  • Guraizeekin, moztu barne-zola kontu handiz. Horrela, ziurtatzen dugu barne-zola berria zaharraren tamaina berekoa dela.

2. aukera: Oinetakotik jatorrizko barne-zola ezin denean atera, puntu-lerroari jarraituz moztu barne-zola berria. Hauek dira eman beharreko pausoak:

  • Ireki barne-zolaren poltsa.
  • Barne-zolaren atzeko aldetik, puntu-lerro batzuk daude, oin-tamainen araberakoak.
  • Moztu kontu handiz (barne-zolaren puntatik hasita), gure oinetako tamainaren lerrora iritsi arte. Adibidez: 38 neurriko oina izanez gero, tamaina handiagoen lerroa moztuko dugu (44, 43, 42...), 38ra iritsi arte.
  • Gure oin-zenbakira iristen garenean, bira eman guraizeei: lehenengo alde batera, eta moztu, eta, ondoren, bira eman beste aldera, eta moztu.
  • OHARRA: Txantiloi-modelo batzuk goiko aldetik bakarrik mozten dira (puntatik), eta beste batzuk osorik mozten dira (punta eta orpoa). Oso erraz jabetuko gara zer egin behar den; aski da lerroen marrazkiari begiratzea.
  • Jarri zola gora begira, puntuen lerroak eta zenbakiak behera begira utzita.

Gomendioak eta oharrak

Zapata eta oin bakoitza desberdinak direnez, gomendatzen da lehendik erabili dugun oinetako baten barne-zola hartzea berria mozteko. Horrela, errazago egokituko dugu gure oinera.

Bestalde, kontuan hartu behar da barne-zola batzuen lodieraren ondorioz, gerta daitekeela oina oinetakoan estu geratzea.

Garrantzitsua: barne-zola hauek oinen konforta eta erosotasuna hobetzeko dira, erosoago ibiltzeko. Ez dira egokiak gure anatomiaren zati horretan izan ditzakegun arazo espezifikoak zuzentzeko edo konpontzeko.

Beste gomendio batzuk

Badakizu nola garbitu garbigailua barrutik? Guk erakutsiko dizugu!