Garai honetan, maiz garbitzen ditugu etxera sartzen eta handik ateratzen ditugun mota guztietako objektuak: zapata-zolak, giltzak, telefono mugikorrak, poltsak, erositako produktuak... Eta higiene hori bermatzeko, produktu egokiak behar ditugu. Hona hemen Bosque Verderen Garbiketarako % 70eko alkohola.
Produktu hau garbigarri perfumatu bat da, % 70 alkohola duena, garbiketa orokorrerako egokia; esprai formatuan saltzen da, 400 mililitroko ontzian.
Garbiketarako % 70eko alkohola erabiltzeko modua
Hauek dira jarraibideak, produktu hau modu egokian erabiltzeko:
- Astindu erabili aurretik.
- Lainoztatu 5 segundoz gehienez aerosolarekin, bertikalean eutsita.
- Igurtzi garbitu beharreko gainazala mikrozuntzezko zapi batekin edo erabilera anitzeko paper sendo batekin
- Ez dago ondoren urez pasatu beharrik
- Produktu hau erabili aurretik, proba bat egin ezkutuan dagoen zati batean.
Zein gainazaletan aplika daiteke?
Egokia da edozein gainazalen garbiketa orokorrerako: sukaldeak, komunak, zoruak, erosketa-poltsak, ontziak, ateetako heldulekuak, oinetakoen zolak, giltzak, bizikletak, autoak, ehunezko arropak, mugikorrak...
Garbigarri honen ezaugarrietako bat da usain perfumatu atsegin bat uzten duela.
Oharrak
Produktu hau erabili aurretik, neurri hauek kontuan hartu behar dira:
- Ez da egokia larruazalerako. Beraz, ez da erabili behar ez gizakietan ez animalietan.
- Ez erabili bernizatu gabeko zuretan, plastiko batzuetan, larruazalean, larru sintetikoetan, larruan edo gainazal delikatuetan.
Beste gomendio batzuk
Etxeko tapizeriak eta alfonbrak garbitu behar dituzu? Ikusi zer produktu diren egokiak horretarako eta nola erabili behar diren.