Mopa Atrapa Polvo multiusos.

Gure erabilera anitzeko Hautsa Harrapatzeko Mopa txoko guztietara iristen da

2024ko martxoaren 05a

Zure etxea garbi-garbi utzi nahi baduzu, gure erabilera anitzeko Hautsa Harrapatzeko Mopa zure aliatu perfektua izango da. Erabilera asko dituen produktua da, zure beharretan pentsatuz diseinatua. Soluzio praktiko bat eskaintzen dizu, zure garbiketa-lanak bizkorragoak eta efizienteagoak izan daitezen.

Diseinu ergonomiko eta arinari esker, edozein gainazaletara iritsiko zara, baita txokorik zailenetara ere. Erabil ezazu barruko zoru-mota guztietan, eta ezagutu bestelako aukera erabilgarri batzuk, ongi etorriko baitzaizkizu eguneroko jardueretan.

Zeren zain zaude erabiltzen hasteko?

Gure Hautsa Harrapatzeko Moparen ezaugarriak

  • Moparen oinarria eta erabili eta botatzeko 10 zapi dakartza.
  • Mopa erabilera asko dituen produktua da, asko irauten duena eta behin eta berriz erabil daitekeena.
  • Oinarri barrubiguna du, zikinkeria guztia jasotzen duena oinarri osoarekin.
  • Buru malgu eta maneiagarria dauka, toki zailenetara ere erraz iristeko.
  • Zapiak oso ondo atxikitzen dira, inolako zailtasunik gabe. Erabili ondoren, oso erraz kentzen dira. Zapiak erraz, bizkor eta gorabeherarik gabe aldatzen dira.
  • Txikia eta maneiagarria da, eta ezin hobeto irristatzen da.
  • Garbiketako zenbait osagarrirekin erabil daiteke, beharren arabera.
  • Makilaren lokarriak mugikortasun handia du, eta egonkorra da. Ez dago askatzeko arriskurik. Gainera, moparen oinarria horizontal edo bertikal jar daiteke, errazago gordetzeko.

Características de nuestra Mopa atrapa polvo.

Zer behar duzu errendimendu handiena lortzeko?

Zer produkturekin erabiltzen duzu zure mopa? Zure ohiko baieta, zapi, garbiketako toallatxo eta garbiketa-produktuekin erabil dezakezu. Hari unibertsaleko makila finko edo hedagarriekin ere erabil dezakezu. Egin aukera zure premien arabera, probetxurik handiena ateratzeko.

Baietak erabiltzen badituzu, ziurtatu ongi xukatuta daudela, moparen barrualdea ez bustitzeko. Ahalik eta gehiena iraungo dizu modu horretan.

Características de nuestra Mopa atrapa polvo.

Zorua garbitzeaz gainera, zer gehiago egin dezakezu produktu honekin?

Mopa hau zoruak garbitzeko eta txoko zailetara iristeko erabili ohi da. Haren diseinu estrafinari esker, txoko guztietara iritsiko zara.

Baina garbiketa-tresna oso erabilgarria da, eta beste erabilera asko ere baditu. Begira:

  • Hainbat materialetako pareta eta sabaiak garbitzea. Oso erosoa da. Osagarri egokiekin (adibidez, makila hedagarria) ez duzu inora igo beharko sabaiak garbi-garbi uzteko. Adibidez, ezin hobea da PVCzko sabai laminatuak garbitzeko.

Características de nuestra Mopa atrapa polvo.

  • Apalak eta bestelako gainazal altuak garbitzea. Gainazal horietan pilatutako hautsa kentzen du.
  • Leiho eta kristalak garbitzea. Akabera gardena eta markarik gabea lortzeko, erabili produktu edo baieta espezifiko bat.

Características de nuestra Mopa atrapa polvo.

  • Lauzak garbitzea. Sukalde eta komunetan, bazter guztietara iristen da. Ezin egokiagoa da, bestalde, sukaldeko altzarietatik koipea kentzeko.

Características de nuestra Mopa atrapa polvo.

  • Baita hautsa garbitzeko ere ateetan, errodapietan, molduretan eta iristeko txoko zailetan: altzarien azpialdeak, ertzak eta mugitzeko zailak diren objektuen inguruak.

Características de nuestra Mopa atrapa polvo.

  • Altzariak, armairuetako goialdeak, etab. garbitzeko.
  • Maskoten guneak garbitzeko: mopa aproposa da zure maskotaren ileak lurretik eta beste gainazal batzuetatik jasotzeko.

Características de nuestra Mopa atrapa polvo.

Eta gogoan izan trikimailu hauek, erabilgarriak izango baitzaizkizu mopa erabiltzean:

  • Erabili eta botatzeko zapiekin erabiltzen baduzu, lehenengo, altzarietako hautsa garbitzeko erabil ditzakezu, eta ondoren jarri mopan. Gainera, bi aldeetatik erabil daitezke, hobeto aprobetxatzeko.
  • Garbiketa bizkor baterako, garbiketa-toallatxoekin erabil daiteke.
  • Hautsa kentzeko eta gainetik edo modu sakonagoan garbitzeko balio du, erabiltzen den osagarriaren arabera.
  • Makila finkoarekin edo hedagarriarekin erabil daiteke, garbitu behar duzunaren arabera.

Beste gomendio batzuk

Ezagutzen duzu gure zoru-garbitzekoen familia? Distiratsu eta oinatzik gabe uzten dituzte zoruak.

Gure ezabatzaile magikoa produktu praktikoa da zure etxeko zenbait gainazal garbitzeko, eta erabilera asko ditu.

Zure arroparako orban-kentzeko natural baten bila bazabiltza, erabili gure perkarbonato zuritzailea.