COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

06 Hogar - Desechables

Mercadonaren erabili eta botatzekoek Gabonak dakartzate zure mahaira

2016ko abenduaren 09a

Hemen ditugu berriz Gabonetako festak, familia eta lagunekin ospatzeko garaia. Familiarteko bakari eta afariak antolatzean bizitza errazagoa egin nahi dizugu, baina estilo izpirik galdu gabe. Honela, xarmaz beteriko Gabonetako mahai-ohial, ezpainzapi, edalontzi eta platerak proposatzen dizkizu Mercadonak; zure gonbidatuen aurrean arraskasta izateaz gain, haiekin disfrutatzeko denbora gehiago izan dezaun, erabili eta botatzekoak baitira.

Poinsettia diseinukoen artean aukeran dituzu atzealde gorridun eta kremadun tradizionalak, Gabonetako Pazko-lorea dela bietan protagonista. Berritzaileagoa bazara, Nieve diseinukoen artean urre-tonukoak dituzu, eta baita grisak ere, xehetasun fin gorridunak, atzealde zuri baten gainean. Momentuak partekatzeko modurik onena estiloz apaindutako Gabonetako mahai baten inguruan ematen dena da.

Poinsettia diseinua: krema-koloretik gorririk tradizionalenera

Irudika al daiteke kolore gorririk gabeko Gabonik?

Pazko-lore tradizionala protagonista duen Poinsettia diseinuak bere kolore gorri biziagatik nabarmentzen da, hostoen berde eta izarren urrearekin primeran egokitzen dena. Egun hauetako ospakizun nagusietan asmatuko duzula ziur egoteko moduko klasiko bat.

desechablesmercadona-poinsettia

Dotorezia krema-kolorean

Tonu argiagodun Gabonetako mahai-ohiala nahiago baduzu, Poinsettia diseinuak krema-koloreko atzealdea duena hautatzeko aukera ematen dizu, horren gainean Pazko-lorea eta urre-koloreko izarrak nabarmentzen direlarik.

desechablesmercadona-crema

Zer edo zer berezia bilatzen duten horientzat

Nieve diseinua denboraldi honetan joera diren zuri, gris eta urre koloretan inspiratzen da, zure Gabonetako mahaiari eransten dizkion gorri tradizionalaren ukituekin bat. Mercadonarentzat beren-beregi egindako diseinu honekin gonbidatuak harritzea gauza segurua da.

desechablesmercadona-dorado

Urrearen bila

Urre-koloreak beti emango die distira eta sofistikazioa zure Gabonetako mahaien apaindurei; gainera, ezin hobea da Poinsettia edo Nieve diseinuko plater, edalontzi eta mahai-ohial sortarekin batera ipintzeko. Aukeratutako mahai-ohialaren atzealdea gorri, krema ala zuria izan, txukun-txukuna izango da emaitza.

desechablesmercadona-dorado

Ez ahaztu: Ospakizunetarako apainduretan Mercadonan eskuragarri dituzun Gabonetako kandelak erabiltzen. Zenbait diseinu eta usain dituzu aukeran: zure giroei berotasuna emango diete.

Beste Zenbait Iradokizun:

Gabon hauetan ez ahaztu Hacendado turroiak eskaintzen zure plateretan, 6 zapore ezberdinetan; eta glutenik gabe!