Baduzu dagoeneko Mercadonan eskuragarri Limoizko detergentedun Bosque Verde Lixiba berria, zure etxeko garbitasuna eta desinfekzioa lortzeko aukera ezin hobea, limoizko lurrin fresko eta iraunkor batez usaineztatua.
Mercadonaren Limoizko detergentedun Bosque Verde Lixiba perfektua da etxe osoko zoruetan erabiltzeko. Sukaldeak, bainuak, eta, oro har, etxebizitzako azal ikuzgarri guztiak garbitu eta desinfektatzeko balio du.
Limoizko detergentedun Bosque Verde Lixibaz garbitu eta desinfektatu
Lixiba duenez, sakoneko garbiketa bat lortzeaz gain, desinfekzio egokia lortuko duzu etxeko txoko guztietan.
Bere limoizko lurrinari esker, halaber, lixibaren usain bereizgarria ezabatuko duen eta zure etxeari freskotasun ukitu bat emango dion aroma atsegina izango duzu.
Limoizko detergentedun Bosque Verde Lixiba erabiltzen bukatzean, gogoratu tapoia ondo ixten edozein jario ekiditeko, eta leku fresko eta lehorrean gorde edukiontzia hurrengo garbiketa egin arte.
Limoizko detergentedun Bosque Verde Lixibak beste behin ere erakusten du, bestalde, Mercadonak espainiar produktuen alde egiten duen apustua, SPB Suavizantes y Plastificantes Bituminosos S.M.-k ekoizten baitu produktu hau, bere instalazioak Cheste-n (Valentzia) dituen enpresa, hain zuzen ere.
Limoizko detergentedun Bosque Verde Lixiba nola erabili
Limoizko detergentedun Bosque Verde Lixiba honako modu hauetan erabil dezakezu zure etxea garbitzeko:
- 100 bat ml (baso erdi likido) disolbatu urez betetako lanbas-ontzi batean. Ondo nahastu ondoren, garbitu nahi duzun gainazalean eman dezakezu, gero urberritzen ibili beharrik gabe.
- Zuzenean ipini likido apur bat baieta heze batean, edo garbitu beharreko gainazalean bertan. Kasu honetan, urberritu egin behar da gero.
- Komuneko garbiketa zuzen egiteko, likido pixka bat jaurti daiteke bertan, minutu batez edo eragiten utzi, eta azalera guztia urez garbitu azkenik.
Limoizko detergentedun Bosque Verde Lixiba erraz-erraza da erabiltzen, eta bere eragina berehalakoa da. Zikinkeria arrastorik gabeko garbiketa eta desinfekzioa lortzen du oso lan gutxirekin, eta gainera limoizko lurrin atsegin batekin lagundurik.
Zure etxea garbi eta desinfektatu mantendu, aromarik atseginenaz, Mercadonan dagoeneko eskuragarri duzun Limoizko detergentedun Bosque Verde Lixibarekin!
Beste Zenbait Iradokizun
Mercadonan baduzu Erabilera Anitzeko Bosque Verde Etxe-garbitzailea ere, oso lehorketa azkarra eskaintzen duena eta pinu usaineko lurrin atseginekoa, kasu honetan.
Berariazko produktu baten bila bazabiltza sukalde gainazal, labe, sutegi eta antzeko lekuetako koipea eta zikinkeria era azkar eta errazean ezabatzeko, Bosque Verde Koipe-Kentzekoa erabiltzea gomendatzen dizugu, eraginkortasun profesionalekoa, eta limoizko lurrinduna hau ere.