Girotu eta lurrindu etxea kristalezko edalontzian datozen kandela perfumatuekin

Kandela perfumatuak kristalezko ontzian, girorik onena sortzeko

2021ko azaroaren 04a

Ezagutzen dituzu gure kandela perfumatuak, kristalezko edalontzian sartuak? Iraupen luzeko lurrin eder batekin girotzen dute zure etxea, azken uneraino.

Ezin egokiagoak dira gela batean giroa sortzeko eta etxe osoan usain goxoa zabaltzeko. Jar daitezke mahaiaren erdigunea apaintzeko, afari erromantiko bat girotzeko, apaingarri gisa eta abar.

Zer lurrinek osatzen dute kandela perfumatuen sorta hau?

Badituzu lau lurrinetako edalontzi-kandela perfumatuak, aukeratzeko eta txandakatzeko:

  • Banilla

Imagen Texto 1 velas aromáticas

  • Chai

Imagen Texto 2 velas aromáticas

  • Basafruituak

Imagen Texto 3 velas aromáticas

  • Talkoa

Imagen Texto 4 velas aromáticas

120 gramoko basoa

Itxura hobetu diogu produktu honi Kandela perfumatu hauen kristalezko basoa 120 gramoko formatuan eskaintzen dizugu, eta 30 ordu inguru irauten du bakoitzak.

Nola erabili

  • Ireki estutxea.
  • Atera kandela, eta jarri beroarekiko erresistentea den gainazal batean, edozein material erregaitatik eta aire-korronteetatik urrun. Beste kandela bat piztu behar baduzu hurbil, utzi gutxienez 20 cm tartean.
  • Jarri metxa zut, eta irazeki pizgailu edo pospolo batekin.
  • Ez utzi inoiz kandela piztuta inguruan inor izan gabe.

Edalontzia berrerabiltzeko ideia bat

Kandela erabat erretakoan geratzen diren hondakinak garbitzeko, bete ontzia ur beroz, xaboi likido pixka batekin. Minutu batzuen buruan, kendu argizari-hondarrak belaki batekin.

Beste gomendio batzuk

Eta etxea girotzeko beste modu bat nahiago baduzu, probatu gure makilatxo hedatzaileak, lurrin bizikoak, apaingarritako balio dutenak.