Etxean konfinatuta hainbeste denbora pasatu dugun honetan ikasi ditugun gauzetako bat da garbitzea ez dela garbitzea soilik; etxea leku hobea bihurtzea ere bada, etxeko lanetan jarduten duten beste senideekin disfrutatzea eta harremana estutzea ere bada, beste une batzuetara eramaten gaituzten aspaldiko oroigarriak aurkitzea ere bai...
Aprobetxatu etxea ondo-ondo garbitzeko
Gehienetan, asko kostatzen zaigu etxea garbitzen hastea, ez dugu denbora sobera izaten.
Etxean denbora gehiago ematen dugun honetan, aprobetxa dezakegu dena ondo garbitzeko eta beti geroko uzten ditugun horiei heltzeko: leihoak, altzarien tapizeria, alfonbrak, etxetresnak...
Halako lanak familian egitea atseginagoa eta eramangarriagoa izan daiteke orain. Izan hori gogoan.
Zure etxeak garbiketa eta desinfekzio sakona behar du, eta hau duzu garairik onena. Aprobetxatu beste garai batzuetan sakon garbitu ezin dituzun txoko horiek guztiak garbitzeko, eta izan etxea germenez eta bakterioz libre.
Sukaldean etxetresna elektriko asko ditugu, eta ezin izaten ditugu nahi bezain maiz eta sakon garbitu. Orain dugu aukera garbigailua barrutik garbitzeko, ondo funtziona dezan eta arropa ezin garbiago utz dezan.
Seguru etxeko guztiok bat zatoztela labea garbitzea ezinbesteko bihurtu dela. Inoiz baino gehiago erabiltzen ari gara, inoiz baino gozo eta ogi gehiago egiten ari gara eta.
Ontzi-garbigailua garbitzeko ere une egokia da, errendimendu onena eman dezan eta emaitzarik onenak.
Sukaldean bezala komunean ere, aprobetxatu kare-pilaketak kentzeko txorrotetatik, dutxatik, ur-iragazkietatik..., bai eta beste gainazal zabal batzuetatik ere.
Laburbilduz, orain etxean denbora gehiago ematen duzunez, aukera ona duzu zure etxeko hainbat toki garbitu eta desinfektatzeko: gelak, zoruak, azulejuak, komuna, sukaldea, etxetresnak, alfonbrak, tapizeria... Aprobetxa ezazu!
Beste gomendio batzuk
Igerilekua baduzu, une egokia da garbiketa-lanak egiteko.