COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Todo lo necesario para celebrar la Nochevieja en Mercadona

Gabon zaharrean Mercadonarekin agur ezazu urtea

2016ko abenduaren 29a

Heltzeko zorian dugu urteko gau berezienetakoa den Gabon zaharra, bere-berezkoak dituen erritu eta ohiturez jantzirik datorren ospakizuna. Eta horien artean garrantzitsuenetakoak kotilioi klasikoa, hamabi mahatsak, eta batak besteari urte berri on opatzeko egiten dugun ohizko brindisa ditugu.

Alai ezazu Gabon zaharra Mercadonaren Kotilioiaz

Cotillón 2016

Kotilioia da Gabon zahar gaueko ospakizunik arrakastatsuenetakoa, urtero-urtero jaigiro tradizionalenean murgiltzen gaituen huraxe.
Eta Mercadonak kotilioi oso-osoa prestatu dizue, itxura ezin dibertigarriagoa izan dezazuen aparteko gau honetan.
Alde batetik, Mercadonaren Kotilioi-Poltsa guztiek lau elementu hauek dituzte: lepokoa, begietako maskara, serpentina eta txilibitua. Eta bestetik, norberak poltsaren arabera aukeratzeko gainontzeko elementu bat:

  • Ileordea: itxura zoroena izateko.
  • Antenak: guk ezarritako erritmoan dantzan egingo dutenak.
  • Diadema: ukitu chic batez apaintzeko gure burua.

Urte berriari behar bezalako ongi etorria egite aldera, serpentina klasikoak ere badituzue gure kotilioian, airera jaurtiz alaitasuna erakusteko ezinbestekoak.

Mercadonaren erabili eta botatzeko Cava-kopak eskuan egin ezazue topa

Copas de cava desechables 2016

Gabon zaharrean den-denok gozatu behar dugu momentua ahalik eta ondoen, gure familiakoekin eta maite ditugunekin batera. Horrexegatik da hain eroso eta praktikoa Mercadonaren erabili eta botatzeko Cava-kopak erabiltzea.

Erabili eta botatzekoak direnez, ez duzue horiek garbitzen denborarik galduko hurrengo egunean. Gainera, ez dute apenas lekurik hartzen, desmuntaturik erosten baitira, brindisaren aurretik muntatzeko moduan, alegia. Ideia ona, ezta?

Ez izan zalantzarik; erabili eta botatzeko Cava-kopa eskuan duzula egin ezazu, 12 kanpai hotsak entzun eta berehala, urte berriaren aldeko brindisa. Gabon zahar gauaz eta Urteberri egunez gozatzeko modurik onena.

Mercadonarekin har itzazu “zortearen mahatsak”

Uvas de la Suerte de Mercadona

Gabon zaharreko 12 mahatsak “zortearen mahatsak” izenez ere ezagunak dira; kondairak dionez, kanpai-hots bakoitza mahats bat jatearekin bateratzen duen edonork izango du-eta zorte ona urte berrian.

Aurten, bada, zenbait aukera jartzen dizkizugu eskura 12 mahatsak zuk nahi bezala jan ditzazun, Gabonetako erriturik tipikoenetakoa den hori betez.

Hasteko, Aledo barietateko hazidun mahatsa eskaintzen dizu Mercadonak, tradizio zahar honetarako erabili ohi dena, hain zuzen ere.

Kanpai-hotsen erritmoari egokitu nahian, hazia kentzen denborarik galdu nahi ez duten horiek, bestalde, hazirik gabeko mahatsa dute Mercadonan eskuragarri.

Mercadonaren almibarretako mahatsekin ere ospa ditzakezu 12 kanpai-hotsak. Edukiontzia zabaldu eta hortxe dituzu, jateko prest. Oso aukera erosoa, mahats zuritu eta hazirik gabekoa nahi dutenentzat bereziki.

Eta umeek ere tradizioa jarrai dezaten, edota mahatsen ordezko alternatiba berriren bat bilatzen duten helduentzat, Hacendado Xuxes Mahatsak eskaintzen dizkizue Mercadonak: 12 litxarreria dibertigarri dakartzaten poltsak, mahatsaren zaporea testura atsegin-atsegin batekin uztartuz.

Uvas Xuxes de Mercadona

Mercadonarekin ospa ezazu Gabon zaharra. Behar duzun guztia daukagu gau berezi-berezia izan dadin: mahatsak, erabili eta botatzeko kopak, kotilioia… Eta 2017 Zoriontsua izan dezazula!

Beste Zenbait Iradokizun

Urteko azken gauean Gabonetako estilorik benetakoenean apaindutako Mahai-ohial, ezpainzapi, edalontzi eta platerez jantzi ezazu zure mahaia, jai honek bere-berea duen giroa sortzen lagunduko dizute eta.

Eta ez ahaztu Mercadonaren Kandelak, itxura tradizional eta harkorragoa emango baitiote zure mahaiari.

Gabon zaharra, bestalde, ez litzateke inolaz ere gauza bera izango gure Hacendado Turroien sei zapore zoragarriak alde batera utzita.

Eta urte aldaketaren brindisaren une-goren horretarako, badakizu: Mercadonaren ardo, sagardo eta cavak.