Ikasi eskulan dibertigarriak egiten zure haurrekin entretenitzeko.

Familiarekin eskulanak egiteko ideiak

2020ko apirilaren 15a

Denbora gehiegi etxean? Egoera honek irauten duen bitartean, familiarekin egiteko eskulan erraz batzuk proposatzen dizkizugu.

Zaborretara botatzeko dituzuen objektu batzuek erabilera asko izan ditzakete, eta hainbat modutan berrerabili ahal izango dituzu; ikusiko duzu... Dedikazio eta sormen pixka batekin, primeran pasatuko duzue.

Lau eskulan dibertigarri etxean egiteko

Hona hemen etxean familiarekin egiten saia zaitezkeen eskulanak eta gure proposamen bakoitza gauzatzeko beharko duzuen materiala. Oso errazak dira!

Loreontzia edo arkatzak gordetzeko ontzia

Ikasi freskagarri-botilekin loreontzi praktiko bat eraikitzen landareak jartzeko, edo arkatzak gordetzeko poto bat haurrentzat.

Texto 1 Imagen Manualidades con niños

Texto 2 Imagen Manualidades con niños

Materiala:

  • Plastikozko freskagarri-botilak
  • Koloretako pinturak
  • Koloretako errotuladoreak

Krokodiloa

Txikienentzako eskulan erraz eta zirraragarria, komuneko paperaren biribilkiekin krokodilo bat egiteko.

Texto 3 Imagen Manualidades con niños

Texto 4 Imagen Manualidades con niños

Materiala:

  • Komuneko paperaren kartoizko hiru biribilki
  • Guraizeak
  • Kuterra
  • Arkatza
  • Pintura berdea
  • Pintzela
  • Begitxoak (margotu ere egin daitezke)

Marmoka zintzilikariak

Seguru kartoizko arrautza-kaxa pila bat duzuela etxean, ezta? Marmoka zintzilikari hauek familia osoa entretenitzeko modu ezin hobea dira; beti zaborretara botatzen ditugun arrautza-kaxei bizitza berria emanez egin ditzakegu.

Texto 5 Imagen Manualidades con niños

Texto 6 Imagen Manualidades con niños

Materiala:

  • Kartoizko arrautza-ontzia
  • Kuterra
  • Koloretako pinturak
  • Pintzela
  • Artilezko edo oihalezko tirak, alez eginak...
  • Kola
  • Begitxoak (margotu ere egin daitezke)
  • Zintzilikatzeko soka edo haria.

Arrautza pintatuak

Dibertsio-tarte bat, arrautza pintatu hauekin. Guk txitak eta untxiak egin ditugu, baina zuen irudimenari lanean uztea da garrantzitsuena.

Texto 7 Imagen Manualidades con niños

Recomendamos facer previamente un burato nunha das puntas do ovo, e retirar o interior, que podedes aproveitar para unha merenda, xantar, cea, etc.

Materiala:

  • Arrautza
  • Koloretako pinturak
  • Pintzelak

Beste gomendio batzuk

Batata- eta pistatxo-plumcake zoragarri hau prestatzera animatzen zara?