Ezagutu betiko garbiketa-trikimailuak, eta aurreztu denbora etxeko lanetan.

Etxea garbitzeko trikimailuak

2021ko azaroaren 03a

Badakizu zein diren etxea garbitzeko trikimailurik eraginkorrenak? Artikulu honetan, etxea garbitzeko lanak errazten dizkiguten aholkuak eta gomendioak bilduko ditugu. Bikarbonatoa darabilen trikimailu hutsezin batekin hasiko gara. Ez galdu!

Bikarbonatoa darabilten garbiketa-trikimailuak

Sodio bikarbonatoa konposatu zuri solido eta kristalinoa da, eta natron izeneko mineral batetik lortzen da. Zitrikoren batekin diluitzean, hala nola limoia edo ozpina, erreakzio kimiko eferbeszente bat sortzen da. Antiazidoa da eta erabilera ugari ditu osasunean, elikaduran eta garbitasunean. Azken horretan, besteak beste, koipea kentzeko, buxadurak libratzeko eta desinfektatzeko erabiltzen da.

Bikarbonatoak ezin konta ahala erabilera ditu garbitasunean. Hauek garbitzeko erabil dezakezu:

  • etxetresna elektrikoak;
  • harraskak;
  • eltzeak eta zartaginak;
  • zoruak;
  • bainugelak;
  • altzarien orbanak;
  • zilarrezko objektuak;
  • eskuilak eta orraziak;
  • arropen eta bestelako ehunen usain txarrak neutralizatzeko;
  • artikulu kromatuei distira emateko;
  • oxidoa edo lizuna kentzeko;
  • arropa zuriaren orban horixkak kentzeko;
  • bitrozeramikako eta suetako koipea kentzeko;
  • eta beste hainbat gauzatarako, emaitza ezin hobeekin.

1. aholkua: Zartaginetan itsatsita dagoen koipea kentzeko jarraibideak

Pausoz pauso:

  • Ebaki limoi erdia, eta gehitu koilarakadatxo bat bikarbonato.
  • Igurtzi bikarbonato-nahastea duen limoia zartaginaren hondoaren kontra zuzenean.
  • Zukutu beste limoi erdia bikarbonato-koilarakada baten gainean. Ondoren, bota nahastea zartaginaren oinarrian.
  • Utzi minutu batzuez lan egiten.
  • Igurtzi zartaginaren oinarria Bosque Verde markako altzairu herdoilgaitzezko espartzu batekin.
  • Barrualdea garbitzeko, erabili espartzu leun bat, hala nola Bosque Verde markako espartzu kuxinduna, tefloia marratu eta hondatu ez dadin.
  • Garbitu zartagina txorrotaren azpian eta... hara, berri-berria!

Beste gomendio batzuk

Garbiketa-ozpina oso garbigailu natural ahaltsua da, eta gauza asko garbitzeko erabil daiteke.