- #berrikuntza prozesu baten ondoren, Mercadonaren denda guztietara heldu da erabilera anitzeko Bosque Verde Erratz berria.
- Aliatu perfektua duzu era guztietako zoruak garbitzeko: erdialdean dituen zuntz gurutzatuek ekorketa txukun-txukuna gauzatzen laguntzen dute, hautsak harrotu barik.
Erabilera anitzeko Bosque Verde Erratz berria baduzu dagoeneko Mercadonan eskura: zuntz zentral gurutzatuetan oinarritutako formula berritzailea du ekorketa txukun-txukuna ahalbidetzeko era guztietako zoruetan, hautsak harrotu barik.
Erabilera anitzeko Bosque Verde Erratz berria egoki-egokia da etxe guztiko zoruetarako. Pisu arinekoa da; eta, bere zuntz gurutzatuei esker, ekorketa bikaina lor dezakezu pasaldi soil batez.
Erabilera anitzeko Bosque Verde Erratzaz ekor itzazu zoruak
Erdialdean zuntz gurutzatuak dituen bakarra izaki merkatuan, ekorketa bikaina lor dezazun ahalbidetzen dizu, hautsak batere harrotu barik. Bere zuntzen leuntasunari esker, ez ditu azalak kaltetzen. Eta gomazko babesa du makilan, altzaririk ez kaltetzeko kolperen bat izanez gero.
Emaitza bikaina izango duzu era guztietako zoruetan, eta esfortzurik gabe, gainera.
Erabilera anitzeko Bosque Verde Erratza erabiltzen bukatzean zikin badago, xaboi neutroaz garbitu eta lehortzen uztea besterik ez duzu.
Erabilera anitzeko Bosque Verde Erratzak, bestetik, Mercadonak espainiar produktuen alde egiten duen apustua erakusten du beste behin ere, bere instalazioak Aldaya eta Chiva (Valentzia) udalerrietan dituen SP-Berner konpainiak ekoizten baitu produktu hau.
Bere makila eta zuntzak, gainera, material ekologikoez eginda daude.
Erabilera anitzeko Bosque Verde Erratza nola erabili
Zera gomendatzen dugu erabilera anitzeko Bosque Verde Erratzaz etxea ekortzeko: zuntz gurutzatuen aldetik pasatu, hautsak harrotzea saihestuz, eta bikaina izango da emaitza.
Erabilera anitzeko Bosque Verde Erratza erraz-erraza da erabiltzen, eta berehalakoa da bere eraginkortasuna. Oso esfortzu gutxirekin, pisu arinekoa izanik, garbiketa bikaina lortzen da.
Etxean ekorketa perfektua egin ezazu Mercadonan dagoeneko eskura duzun erabilera anitzeko Bosque Verde Erratzaz!
Beste Zenbait Iradokizun
Mercadonan baduzu Erabilera Anitzeko Bosque Verde Etxe-garbitzailea ere, oso lehorketa azkarra eskaintzen duena eta pinu usaineko lurrin atseginekoa.
Sukaldeko gainazal, labe, sutegi eta antzeko lekuetako koipea eta zikinkeria era azkar eta errazean ezabatzeko berariazko produktu baten bila bazabiltza, Bosque Verde Koipe-Kentzekoa erabiltzea gomendatzen dizugu, eraginkortasun profesionalekoa.