Urtezahar-gaueko afariaren ondoren, urteari agur esan behar zaio. Ospakizun kuttun eta dibertigarria izaten da beti, baina aurten, Mercadonan, Urtezahar-gaua berezia izatea nahi dugu.
Horregatik, zaindu egin behar ditugu urte-amaierako gau bat gogoangarri egiten duten xehetasun txikiak: cava-kopak topa egiteko, sagardo bikaina eta zortearen hamabi mahats-aleak. Nola ahaztuko ditugu ba!
Topa egingo dugu?
Botilei kortxoa kentzean egiten den hotsa izaten da Gabonetako erritual honen hasiera, eta jai-giro ona sortzen laguntzen du.
Hautatu gure el Mayu Sagardo gasduna; sintonia perfektua du azidotasunaren eta ukitu gozoen artean. Zapore luze eta iraunkorra; burbuila finekoa.
Non daude kopak?
Ez bilatu gehiago, prest ditugu cava-kopa berrerabilgarriak; diseinu dotorekoak dira: plastiko gardenez eginak daude, eta urre-koloreko oinarria dute.
Oso praktikoak eta erosoak dira, bikainak Urtezahar-gauerako.
Ahaztu kristalezko kopak, eta haiek hausteko arriskua. Nahikoa duzu gure kopa berrerabilgarriak muntatzea, eta egin topa urte berriaren alde!
Prestatuko dugu mahatsa?
Badakizu: mahats-ale bakoitza dagokion kanpai-hotsarekin batera jaten baduzu, urte berrian zorteko izango zara. Dena zure gustura egon dadin, Aurtengo Urtezahar-gauerako mahats-barietate hauek ditugu, gehien gustatzen zaizuna hauta dezazun:
- Mahatsa almibarretan: 2 latako paketea; lata bakoitzean, 12 mahats-ale, zurituta eta hazirik gabe (ontzia irekitzeaz batera jateko prest).
- Erloju-mahatsa: hazi gabeko mahats zuria, zapore gozokoa, 12 kanpaiekin batera kontsumitzeko prest.
- Mahats zuri haziduna: Aledo barietatea, zapore gozokoa, ohiko 12 mahats-aleak prestatzeko.
- Hazirik gabeko mahats zuria: zapore gozokoa, postre, askari eta snack osasuntsu gisa hartzeko, eta kanpaietarako 12 mahats-aleak prestatzeko.
Beste gomendio batzuk
Oraindik ez badakizu zer prestatu Urtezahar-gauean, sartu gure errezeten atalera, ea inspirazioa aurkitzen duzun.