Urtezahar-gau berezia ospatu nahi dugu zurekin, eta ez dugu nahi ezerk huts egitea!

Dena prest Urtezahar-gaua ospatzeko?

2019ko abenduaren 26a

Urtezahar-gaueko ohiko afariaren ondoren, giro onean agurtu behar dugu urtea, gehien maite ditugunekin batera. Ospakizun kuttun bezain dibertigarria izaten da beti, baina aurten, Mercadonan, gure nahia da Urtezahar-gaua berezia izatea.

Hori dela eta, ongi zaindu ditugu xehetasun txiki guztiak, urtearen azken gaua gogoangarria izan dadin: topa cava edo sagardo onarekin, kotilioi dibertigarria eta zortearen hamabi mahatsak, ahaztezinak!

Topa egingo dugu?

Bebidas para Nochevieja de Mercadona.

Cava eta sagardo aukera zabala duzu. Botilei kortxoa kentzean egiten den hotsa izaten da Gabonetako erritual honen hasiera, eta jai-giro ona sortzen laguntzen du.

Brut Cabré&Sabaté cava

Lasto-koloreko cava, distiratsua, garbia eta ukitu berde arinak dituena.

Nabarmentzekoa da cava honen aromaren intentsitate ona, oso freskoa, fruta-ukitu guztiak baititu. Egitura ona du ahoan, zabala, bizia eta oso azidotasun onekoa.

Semi Cabré&Sabaté cava

Lasto-koloreko cava, tonu berdexkekin. Burbuila ugari, tamaina ertainekoak.

Aroma freskoa duelako eta fruta-ukituak nagusitzen direlako nabarmentzen da. Egitura ona du ahoan, orekatua, freskoa, leuna, mota horretako cava izateko behar den gozotasunarekin.

El Mayu sagardoa

Sagardo apartsua, sintonia perfektua du azidotasunaren eta ukitu gozoen artean. Zapore luze eta iraunkorra; burbuila finekoa.

Non daude kopak?

Ez bilatu gehiago, prest ditugu behin erabili eta botatzeko cava-kopak; diseinu dotorekoak dira: plastiko gardenez eginak daude, eta urre-koloreko oinarria dute. Oso praktikoak eta erosoak dira, bikainak Urtezahar-gaua bezain gau zalapartatsu, eta gehienetan jendetsu, baterako.

Ahaztu kristalezko kopak, eta horiek hausteko arriskua. Nahikoa duzu behin erabili eta botatzeko gure kopak muntatzea, eta egin topa urte berriaren alde!

Prestatuko ditugu mahatsak?

Badakizu: mahats-ale bakoitza dagokion kanpai-hotsarekin batera jaten baduzu, urte berrian zorteko izango zara. Saia gaitezen! Aurtengo Urtezahar-gauerako mahats-barietate hauek ditugu, gehien gustatzen zaizuna hauta dezazun:

  • Erloju-mahatsa, hazirik gabeko aleak, paketatuak eta dagoeneko kontsumitzeko prest daudenak.
  • Mahats zurien ohiko erretilua, hazidunak eta hazirik gabeak.
  • Mahatsa almibarretan: gozozaleentzat; oso eroso jatekoak, zurituak eta hazirik gabeak.

Hemen da gure kotilioia... zer duzu nahiago, ileordea, txanoa edo tiara?

Cotillón para Nochevieja de Mercadona.

Mahatsa jan dugu, urte berriaren alde topa egin dugu, elkarri zorionak eman dizkiogu eta festaren une gorenera iritsi gara. Barreak, tronpetatxoak, serpentinak, osagarriak eta barre gehiago... ezinbestekoa da Mercadonaren kotilioia!

Kotilioietarako hiru poltsa ditugu, hiru koloretakoak:

  • Poltsa berdea: kotilioietan ohikoak diren elementuez gain, ileordea du.
  • Poltsa gorria: Urtezahar-gaua ospatzeko artikulu dibertigarri batzuekin batera, tiara bat du.
  • Poltsa urdina: jaietarako ohiko gauzez gain, txano bat eta pailazo-sudurra ditu.

Beste gomendio batzuk

Oraindik garaiz zabiltza Urtezahar-gaueko afari ahaztezin bat antolatzeko gure Aurtengo Gabonetarako errezeta bereziekin.