Zure etxea, bulegoa, jantokia edo lanlekua garbitzen duzunean, zorua txukun edukitzea izaten da eginbehar nekosoenetarikoa. Bosque Verde Mediterráneo Zoru Garbigarri Usaintsu berriak, bada, zure eskura jartzen du orain zoru aratza eta orbanik gabea, itxura higieniko eta distiratsukoa, eta usain fresko eta atseginekoa izatea.
Gainazal guztietarako egokia den zoru-garbigarria
Garbitu beharreko gainazala edozein motatakoa dela ere, gresa, harria, oholtza edo parketa, adibidez, Bosque Verde Mediterráneo Zoru Garbigarri Usaintsu berria kasu guztietan eraginkorra izateagatik nabarmentzen da. Zoru-garbigarri leuna da, ez ditu materialak kaltetzen eta garbiketa sakona lortzen du, lurrin bizi eta iraunkorra emanez eta gainazaleko distira indartuz.
Mediterráneo Zoru Garbigarri berria nola erabili
Mediterráneo zoru-garbigarria era egokian erabiltzeko, bost bat litro ur dituen garbiketa-ontzi batean 50 ml produktu botatzea besterik ez duzu. Zoru-garbigarria 1,5 litroko edukiontzi gardenetan merkaturatzen da, eta lehen begi kolpean ezagutuko duzu horren barrualdeko kolore laranjakara Mercadonako apalategietan. Proba ezazu orain, eta eskura eduki beti zure eguneroko garbiketa-produktuen artean.
Beste Zenbait Iradokizun
Zure etxeak beti lurrin freskoa izan dezan, emaiozu arropari Bosque Verde ehun-freskagarri ukitu bat. Eta zure garbigailua eta arropak zaintzeko, Bosque Verde garbigailu-ikuzgarria erabili.