Usain atsegina zure autoan Mercadonako  Bosque Verde aire-gozagarriekin.

Autoko aire-gozagarriak erabiltzeko modua

2019ko apirilaren 01a

Probatu dituzu autoko gure aire-gozagarriak? Erabili ahala, ibilgailuen barruko usaina txartu egiten da eta gogaikarri bihurtzen da. Mercadonan dituzun Bosque Verde autoko aire-gozagarriekin, lurrin atsegina edukiko duzu zure ibilgailuan.

Mercadonaren Bosque Verde autoko aire-gozagarriak

Lurrin desberdinetako autoko aire-gozagarriak dituzu, gustukoen duzuna hauta dezazun. Hiru usain desberdin daude, gustu guztietarako. Ezagut itzazu!

Autoaren atzerako ispiluan esekitzeko aire-gozagarriak

Ambientadores retrovisor

Esekitzekoak diren aire-gozagarri horien lurrina egurrezko tapoiaren bidez barreiatzen da. Horren bidez, zure autoaren barruan giro perfumatu atsegina edukiko duzu. Hiru lurrin-mota daude:

  • Basafruituak: fruta bildu berrien saski baten aroma azukredun eta zukutsuen lurrina.
  • Bali: lore-lurrin liluragarria, ur freskagarri ukitu batekin. Lurrin honek arrosa eta mugetazko bihotz hauskor bat du, musketa-ukituko egur-oinarri batekin.
  • Happy: lurrin fresko, indartsu eta txinpartatsua, fruta-usain urtsua eta lore-usain sofistikatua konbinatzen dituena, melokotoi eta banilla oinarri suabe batekin.

Erabiltzeko modua

  1. Askatu zura beiratik eta atera plastikozko tapoia beirazko botilatxotik.
  2. Berriro ondo lotu zurezko goiko zatia beirazko botilatxora.
  3. Lotu botila atzerako ispilura, eta ez eseki beste objekturik ondoan. Doitu sokaren luzera, aire-gozagarriak autoaren kristala ez jotzeko moduan. Atzerako ispiluan bakarrik erabili.
  4. Jarri botila buruz behera 3 segundoz 4 egunean behin ( 3 segundoz, ez gehiago). Egin gauza bera usaina biziagotu nahi duzun guztietan. Produktua agortutakoan, jarri berri bat. Ez berrerabili tapoia.

Beste gomendio batzuk

Etxea garbitzeko produktu batzuk gomendatuko dizkizugu jarraian.