Online Denda
Ahora más sencillo y rápido
Ahora más sencillo y rápido
Probatu duzu Arroz-entsalada piperrekin? Oso erraz eta azkar prestatzen da, goxo-goxoa da, eta bazkaltzeko edo afaltzeko jan dezakezu. Kaparrak, olibak eta antxoak ere baditu. Apunta ezazu udarako errezeta fresko eta arin hau! Zer deritzozu?
[Asset Included(Id:1472667833658;Type:Media)]
Eguraldi ona iristen denean, plater freskoak, arinak eta barazki askokoak jan nahi izaten ditugu. Pipirrana ogi-txigorkidun goxo bat nola prestatu erakutsiko dizugu. Plater hau Espainiako leku askotan jaten da; batez ere, hegoaldean.
Dieta mediterraneoaren adibide on bat da. Lurraldearen arabera, desberdin prestatzen da. Gure errezetakoak atuna eta arrautza gogorra ditu, tomateaz, piperraz, baratxuriaz, olioaz eta abarrez gain.
Ik...
Ezagutzen al dituzu Mercadonako tomate naturalaren aukera guztiak? Erabil ezazu saltsak eta erregosiak prestatzeko, haragi eta arrainen hornigai gisa, gisatuetarako osagai gisa, pizzen oinarrian jartzeko, ogi txigortuaren gainean igurzteko… Hainbat eratara erabil dezakezu.
Elikagai lagungarrienetako bat da etxe guztietan; aliatu bikaina da beti sukaldean. Hona hemen zenbait ideia, errezeta moduan, tomateari ahalik eta probetxu...
Mercadonaren kontserbako tomatea gehien erabiltzen den elikagaietako bat da, eta praktikoenetakoa. Hainbat plater eta saltsa egiteko erabiltzen da, bai eta errezeta askotan hornigai gisa erabiltzeko ere. Kontserbako tomatea zenbait motatan eskaintzen dizugu: birrindua, osoa, zuritua, zatitua... gehien gustatzen zaizuna aukeratu dezazun.
[Asset Included(Id:1472665933338;Type:Media)]
Ezagutzen a...
Probatu al duzu inoiz Piku-entsalada? Entsalada desberdina da, zaporetsua eta freskoa; oso atsegina bero egiten duenean. Gainera, oso erraz prestatzen da.
Aprobetxatu piku-garaian gaudela, eta probatu zapore-konbinazio original hau: pikuak, tomatea, antxoak, kanonigoak, pistatxoak... Animatzen al zara? Has gaitezen!
[Asset Included(Id:1472665465755;Type:Media)]
...Dastatu nahiko zenuke erremolatxa-gazpatxoa? Udan zopa hotza hartzeko gogoa egiten zaigunerako, horra hor gazpatxoa. Gainera, aldaera asko onartzen ditu; adibidez, erremolatxarekin egiten dena. Barazki horren zapore tipikoa du, eta kolore bizi eta bereizgarri hori.
Prestatzen erraza da, eta oso arina eta freskagarria. Apunta ezazu uda honetarako errezeta gogokoenen zerrendan!
Ikusi bideoan, pausoz pauso, nola prestatu erremolatxa-...
Maiatzaren 27a Zeliakoen Egun Nazionala da, zeliakoei ikusgaitasuna eta laguntza eman nahi zaien eguna.
Mercadonan, urtero bezala, bat egiten dugu ospakizunarekin gure glutenik gabeko produktuak etengabe berrituz; berritzeko eta handitzeko etengabe lan eginez, zeliakoekin dugun konpromisoaren erakusgarri.
Gainera, glutenik gabeko errezeta goxo-goxo bat proposatzen dizugu, zeliakoentzat egokia, zure beharretara hobekien egokitzen d...
Pestoz betetako kuiatxoen errezeta hau ezin egokiagoa da barazkiak modu zaporetsu batean jateko. Kuiatxoen eta pestoaren arteko zapore-konbinazioak ez du parekorik.
Gozatu errezeta mediterraneo honekin. Prestatu zure pesto-saltsa, eta bete kuiatxoak. Ikasi nola egiten den; oso erraza da!
[Asset Included(Id:1472663667357;Type:Media)]
Neguan gorputza berotzeko eta urtea asmo onekin hasteko, apunta ezazu almendradun brokoli-krema prestatzeko errezeta hau, eta presta ezazu etxean. Izan ere, hilabete hotzetan, krema beroak eta plater honen antzera koilaraz dastatzeko platerak hartzeko gogoa izaten da.
Gozatu egingo duzu: brokoliaren zapore bikaina, almendra xehatuekin konbinatuta, eta testura erakargarria ditu kremak. Errezeta hau oso originala da, eta prestatz...
Udazkenean sartu ahala, gero eta gehiago gustatzen zaizkigu koilaraz jateko plater beroak, tenperatura-jaitsiera arindu eta negurako prestatzen baikaituzte.
Minestrone zoparen errezeta aparta aurkezten dizugu, nagusi barazkiekin egina. Zopa tradizionala da, zapore eta testura-konbinazio ugarikoa, etxean bertan presta daitekeena. Oso erraza da.
Ikusi bideoan, pausoz pauso, minestrone zopa prestatzeko errezeta
[Asset Includ...
Oraindik tofu-satayrik probatu ez baduzu, errezeta oso berezi bat dugu zuretzat, Asiako sukaldaritzako plater hau dasta dezazun. Eta probatu baldin baduzu, oraingoan zuk prestatzea nahi genuke, bideo honen laguntzarekin.
Tofuarekin, barazkiekin eta koko-esnez eta kakahuetez eginiko saltsarekin prestatzen dugu. Zer deritzozu?
Ikusi bideoan, pausoz pauso, tofu- eta barazki-sataya prestatzeko errezeta
[Asset Included(Id:1472...
Garbantzuen eta ganboi-isatsen entsalada epela prestatzen erakutsiko dizugu. Errezeta gozoa eta egiteko erraza da, eta zaporeen nahasketa interesgarria du.
Bereziki aproposa da udazkenerako.
Entsalada goxo honekin, harrituta utziko dituzu etxekoak eta lagunak. Urrats hauek egin besterik ez duzu:
Garbantzu- eta ganboi-entsalada prestatzeko, jarraitu bideoko urratsei
[Asset Included(Id:1472663195472;Type:Media)]
Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta webgunea nola erabiltzen den jakiteko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure Cookieen Politika. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "Ados"; ez onartzeko, sakatu "Ukatu"; edo pertsonalizatzeko, sakatu "Konfiguratu".
Cookieen konfigurazioa
Cookie hauen bidez, erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazioetan nabiga dezake, eta haietako aukerak eta zerbitzuak baliatu; esaterako, datu-zirkulazioa eta -komunikazioa kontrola ditzake.
Webgunearen erabiltzaile-kopurua zenbatzen dute, neurketak eta analisi estatistikoak egiteko.