Online Denda
Ahora más sencillo y rápido
Ahora más sencillo y rápido
Ohitura berriekin hasi baduzu urtea, errezeta bikain bat dugu zure bazkari eta afarietarako: barazki-zopa eder bat, neguko hotzari aurre egiten eta udaberriko eta udako hilabeteetarako prestatzen laguntzeko.
Kale, bimi eta letxugarekin eta gazta fresko irabiatu gaingabetuarekin egindako zopa hori aukera ezin hobea da barazkiak kontsumitzeko —ezinbestekoak dira osasuntsu egoteko—.
Kale-, bimi- eta letxuga-zopa prestatze...
Urtarrila asmo onen hilabetea da, eta, oraingo honetan, betetzeko gai izango gara. Laster iritsiko dira udaberria eta uda, eta prestatu egin behar dugu geure burua; horretarako, ohitura berriekin ekingo diogu urte berriari.
Bukatu dira Gabonak, eta iritsi da garaia ohitura batzuk aldatzeko, helburu gisa beste erronka batzuk hartzeko eta ohitura berriei heltzeko; adibidez, behar bezala hidratatzea, sedentarismoa saihestea eta errutina...
Kroketa jaki goxoa da, mundu guztiari gustatzen zaiona. Horregatik, ez da harritzekoa hark ere Nazioarteko Eguna izatea: urtarrilaren 16an. Beraz, gaur, Kroketaren Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu osoan.
Mokadu goxo eta aldaera asko dituena; gure gastronomiako pintxo ezagunenetakoa da, baina berdin-berdin har daiteke mokadutxo gisa eta edozein bazkari edo afariren osagarri gisa.
Kroketak egiteko hainbat errezeta daude; era asko...
Mercadonan, Hacendadoren hainbat motatako +Proteínas produktuak dituzu aukeran: edozein unetan eta tokitan dasta ditzakezun zapore eta testura bikaineko postreak.
% 0 koipe dute, eta, aldi berean, % 100 zapore eskaintzen dizute, eta proteina gehiago. Gainera, glutenik ez dute. Probatu nahi dituzu?
Hacendadoren hiru motatako +Proteínas produktuak dituzu:
Jai hauetarako, gozokien eta dibertsioaren arteko nahasketarik perfektuenak Diverxuxes du izena. Gominola- eta gozoki-sorta osatu bat da, gustu guztiak eta jende guztia asebetetzeko modukoa: umeak, batez ere... baina baita hain ume ez direnak ere.
Bikainak jaiegun berezi hauetan partekatzeko familiarekin edo lagunekin, eta irribarrerik gozoenak egiteko elkarrekin.
[Asset Included(Id:1472661895780;Type:Media)]
Urteko gau bereziena ospatzeko garaia iritsi da. 2018ari agur behar bezala esateko eta senideekin eta gehien maite ditugunekin Urtezahar-gau zoragarria pasatzeko behar duzun guztia eskaintzen dizugu Mercadonan.
Inork irudikatzen al du Urtezahar-gau bat topa egin gabe edo kotilioirik edo hamabi mahats-alerik gabe, edo besarkada eta musurik gabe? Ez litzateke gauza bera izango, ezta? Mercadonak urte-amaierako gau ahaztezin bat igarotze...
Gabonak dira, zalantzarik gabe, urteko sasoirik gozoenetako bat. Denok ditugu gogoan haurtzaroko (eta geroagoko) zenbait oroitzapen turroiari, mantekadoei, polboroiei, bonboiei eta Gabonetako beste gozoki tradizional batzuei lotuak.
Jai hauek une gozoak igarotzeko direnez, Mercadonako Gabonetako gozokiak proposatzen dizkizugu. Batzuk tradizionalak dira; beste batzuk berritzaileak, baina guztiak dira ezin gozoagoak,eta otordu gogoanga...
Ohikoa izaten da Gabon jaietan haragia izatea plater nagusia. Mercadonako harategiak zenbait errezeta iradokitzen dizkizu jai hauetarako: solomoa, arkumea, baserriko oilaskoa, txahalkia, txerrikia... Haragien zapore guztiaz gain, haiek prestatzeko egin dugun ahalegina eta jarri dugun maitasuna ere nabarituko dituzu. Dasta itzazu platerok zure lagun eta senideekin urteko egun seinalatu hauetan.
Begiratu hemen Mercadonaren harategiko e...
Mercadonako arrandegiak errezeta-sorta ederra eskaintzen dizu, egun seinalatu hauetan maite duzun jendearekin parteka dezazun. Beste zenbait arrain- eta itsaski-plateren artean, hauek gomendatzen dizkizugu: txipiroi beteak, legatza, surimi-tartaletak, muskuiluak saltsan eta izokina labean, guztiak ere originalak eta gustagarriak. Probatu nahi al dituzu gurekin?
Ikasi errezeta bikain horiek prestatzen, eta utzi zur eta lur zure gonbid...
Iradokizun ugari aurkituko dituzu Mercadonako urdaitegian Gabonetako errezetak prestatzeko. Plater gozoak eta prestatzen errazak, gonbidatuak ezin gusturago uzteko edo senideekin bazkari edo afari eder bat egiteko.
Gure gazta, ahate-urdaiazpiko, solomo-hestebete, zezina eta abarren aukera zabalak txundituta utziko zaitu. Osagai bikainak dira, izan ere, aurtengo Gabonetarako errezetarik gozoenak prestatzeko.
Plater bakoitza nola eg...
Gabonetan afari inprobisatu bat prestatzea egokitzen bazaizu, behar duzun guztia daukagu: oilasko bete eta hummus-plater prestatuak, gozo askoak, eta ardo-aukera bikaina, afari gogoangarri bat presta diezaiezun lagunei.
Behar baino denbora gehiago gal ez dezazun eta denek afariaz goza dezaten, honako menu espres hau proposatzen dizugu:
Festa hauetan, dastatu senide eta lagunekin Mercadonako urdaitegiko mokadu gozoak. Bisitaldi eta bilera ugari izaten ditugu egun horietan, poza partekatzen dugu, asmo onak adierazten elkarri..., betiere urdaiazpiko, hestebete, gazta eta pate onez inguraturik.
Gure urdaitegian ez zarela inoiz egon? Bada, hauxe duzu une egokia gure produktu-sorta zabala ezagutzeko. Eskertuko dizute...
Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta webgunea nola erabiltzen den jakiteko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure Cookieen Politika. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "Ados"; ez onartzeko, sakatu "Ukatu"; edo pertsonalizatzeko, sakatu "Konfiguratu".
Cookieen konfigurazioa
Cookie hauen bidez, erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazioetan nabiga dezake, eta haietako aukerak eta zerbitzuak baliatu; esaterako, datu-zirkulazioa eta -komunikazioa kontrola ditzake.
Webgunearen erabiltzaile-kopurua zenbatzen dute, neurketak eta analisi estatistikoak egiteko.