Online Denda
Ahora más sencillo y rápido
Ahora más sencillo y rápido
Entsalada errusiarra udako janari tipikoetako bat da. Orain, oporretako plater izar hori presta dezakezu errezeta honekin: legatzarekin eta otarrainxkekin egindako entsalada errusiarra.
Gozatu familian edo lagunekin entsalada errusiarraren errezeta bikain honetaz, Mercadonan aurki ditzakezun produktuak erabiliz: oliba-oliotako atuna, patata, azenarioa, lekak, olibak, ozpinetako luzokerrak, legatza, otarrainxkak eta maionesa.
Jarra...
Jogurt fresko-freskoa edango dugu? Freskatzearekin batera zapore guztiaz gozatu nahi baduzu, dasta itzazu Mercadonaren Hacendado edateko Jogurtak.
Bi testura ezberdinetan aurki ditzakezu: “Oso likidoak” edo “krematsuak”. Gainera, nahiago izanez gero, badituzu eskura %0 gantz-materia eta %0 azukre erantsiak dituzten jogurtak ere.
Gerezi-garaia da! Hona hemen errezeta klasiko bat benetako gerezi-tarta bat egiteko cherry pie izenez ere ezagutzen dena.
Postre gozo hau aukera bikaina da, bai haurrentzat, bai helduentzat. Gainera, erraz presta dezakezu hemen pausoz pauso azaltzen dizugun errezetari esker.
Errezeta honetako protagonistak gereziak dira (Mercadonako fruten eta barazkien atalean topatuko dituzu).
Ikusi Mercadonaren gerezi-tartaren errezetaren bi...
Ekainaren 1ean Esnearen Mundu Eguna da; Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritzarako Erakundeak (FAO) izendatu du, esnekien kontsumoa bultzatzeko.
Mercadonak bat egiten du ospakizun horrekin, jakitun baikara esnea funtsezko elikagaia dela eta pertsona guztion premiak ez direla berdinak. Horregatik, esne-mota ugari ditugu. Hona hemen haien ezaugarri nagusiak.
Proteina, kaltzio edo bitamina g...
Beti jan ohi da gustura pasta-plater bat, eta are gehiago arrain goxoa badarama. Glutenik gabeko espagetiak, marinel-saltsarekin, ezin hobeak dira familiarekin edo lagunekin jateko. Gainera, glutenik gabeko Mercadonako pasta aukera bikaina da zeliakoentzat.
Ikusi marinel-saltsadun glutenik gabeko espagetien bideoa:
[Asset Included(Id:1472661188573;Type:Media)]
Entsaladak urteko sasoi guztietan izaten dira onak. Hamaika modutara presta daitezke, eta Mercadonan tomate, berenjena eta mozzarella entsalada zoragarri hau aukeratu dugu. Beste osagai batzuk ere baditu, hala nola errukula, pinaziak eta oliba beltzak. Zapore bikaineko errezeta da, bazkari zein afaritan ahogozatzeko modukoa. Hotz kontsumitzen denez, tuperrean gorde eta lanera eraman dezakezu.
Bideo honetan, tomate, berenjena eta mozz...
Kinoa oso hazi estimatua da bere ezaugarri nutrizionalengatik, proteina eta zuntz iturri da eta. Gainera, zure gosari, bazkari, askari zein afaritarako aukera azkar eta erraza duzu. Horrexegatik aurkezten dizugu Mercadonaren Kinoa Zuri eta Gorri ontzitxo berria. Aise prestatzen da, eta hamaika elikagairekin primeran elkartzen da, gozoekin nahiz geziekin. Aukera guztiz beganoa da, ez du glutenik, ez esnearen deribaturik, eta zernahi pert...
Udaberriarekin batera, hemen ditugu berriz Mercadonaren sasoiko baratze-marrubiak. Une honetako frutarik igurikatuenak izaten dira, beraien tonu gorrixka eta freskotasunagatik, eta prestatzeko orduan ematen dituzten aukerengatik. Elikadura-balio handikoak dira, zapore bikainekoak, eta umeen zein helduen gustukoak.
Baratze-marrubiek prestatzeko era ezberdinak onartzen dituzte:...
Gizakiarengan sakonki erroturik dago eztia batu eta kontsumitzeko ohitura. Eztiarekiko pasioak bere bilakaera izan du denborarekin, eta haren aldaera eta zaporeak ere aldatzen joan dira.
Bada, lau Hacendado ezti mota sortu ditugu Mercadonan: krematsua, erromero-eztia, laranjondo-eztia eta eukalipto-eztia. Horietako bakoitzak bere zapore eta testura bereziak ditu, eta horri esker, gustu eta une guztiekin egokitzen dira.
Kakao mota ugari bereiz daitezke haren zaporeari eta elaborazioari erreparatuz. Eta Hacendadoren 100 gramoko glutenik gabeko esnedun txokolate berria aurkezten dizugu guk.
Beste ezaugarri batzuen artean, eztia eta krematsua izateagatik nabarmentzen da. Eta 100 gramo besterik ez duen txokolate-tableta izanik, primerakoa da noranahi eraman eta zeuk nahi duzunean atsegin hartzeko. Hori ez ezik, zure despentsan ere egon behar da, gosaltz...
Bakailao gazituari probetxua ateratzeko modu ezin hobea da Errioxako erara prestatzea, bakailao-errezeta tradizional honekin. Osagaiak xumeak ea ohikoak direnez eta emaitzak zapore bikaina duenez, mahaikide guztiei gustatuko zaie, eta erraz-erraz egiten da, gainera.
Ikusi bideoan, pausoz pauso, bakailaoa Errioxako erara prestatzeko errezeta
[Asset Included(Id:1472660720022;Type:Media)]
Mercadonaren solteko bakailao gazitua primerakoa da arrain-errezeta elikagarriak prestatzeko.
Mende asko dira bakailao gazitua Mendebaldeko dietaren parte dela. Eta gatzetan primeran kontserbatzen delako hedatu da, hain justu, mundu osora: gatzitzeak, bere ezaugarri guztiak gordetzeaz gain, zaporea hobetu ere egiten du eta.
Ezin konta ahala errezeta tradizional prestatzeko erabiltzen da bakailao gazitua, Garizuman eta Aste Santuan...
Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta webgunea nola erabiltzen den jakiteko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure Cookieen Politika. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "Ados"; ez onartzeko, sakatu "Ukatu"; edo pertsonalizatzeko, sakatu "Konfiguratu".
Cookieen konfigurazioa
Cookie hauen bidez, erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazioetan nabiga dezake, eta haietako aukerak eta zerbitzuak baliatu; esaterako, datu-zirkulazioa eta -komunikazioa kontrola ditzake.
Webgunearen erabiltzaile-kopurua zenbatzen dute, neurketak eta analisi estatistikoak egiteko.